2013-12-06
HERRI ARTEKO XVII. FOLKLORE JAIALDIA
Gaurtik hasita Ibarrakaldu dantza taldeak " Herrien arteko XVII. folklore jaialdia" antolatu du Barakaldoko Antzokian.
Aurtengo dantza-taldeak Zaragotzatik eta Frantziatik etorriko dira, hau da, 'Grupo de Jotas Cinco Villas', Bardenas herrikoa, eta 'Le Quadrille Occitan', Okzitaniako Tolosakoa, hurrenez hurren.
Bestalde, musika-eguneko saioan, KILIKA BERTSO ESKOLAko ohiko lagunekin, hainbat talde izango ditugu. Batetik, oholtza handian aritzeko estreinako aukera emango diogu Euskal Herrian finkaturiko irlandar folk musika jorratzen duen talde berri, TRSIKELE taldeari, alegia. Zaragotzako 'Cinco Villas' jota-taldekoek ere parte hartuko dute musika-saioan, jaialdiko antolatzaileekin batera. Izan ere, Ibarra-kaldu musikariek zerbait berezia prestatu dute DUO DENO BIKOTEArekin, iaz bikoteak lortu zuen arrakastaren eraginez.
Hirugarren egunean, Barakaldotik kanpoko saiorako, ABANTOra joango gara, LAS CARRERAS herriko pilota-lekura. Han, Zaragotzako eta Okzitaniako taldeekin batera, bertako ENARAK DANTZA TALDEA arituko da, 35. urteurrena ospatzen duen urte honetan.
Zuberoako " Eperra " ikastolaren alde
Laguntasuna dantza elkartekoek aurten berriro ere Zuberoako "Eperra" ikastolaren alde bere laguntza eman nahi du, eta horretarako, ikastola finantzatzeko,
bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte:
Ahuski
Otarreak.
Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.
Prezioa 39 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:
•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”
Otarreak jasotzeko argibideak:
Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.
Prezioa 39 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:
•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”
Otarreak jasotzeko argibideak:
Otarreak erosteko:Abenduaren 11a baino lehen sartu behar da dirua (39,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Caja Laboral - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 14an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.
Informazio gehiago: Tf. 629455570
LAGUNTASUNA - BARAKALDO
laguntasuna@euskaltel.net
2013-11-29
EUSKARAK 365 EGUN
Euskaltzaleen TOPAGUNEAK euskararen aldeko kanpaina bat hasi da euskararen nazioarteko eguna dela eta SASIBURU elkartekook bat egiten dugu kanpain horrekin
Ez da atzo goizean esana “euskara jalgi hadi plazara”.
Etxepare etxe parean aurkitu dugu berriz ere, eta harekin abiatu gara, hura bezala, barrutik kanpora. Hementxe gatoz bada, hiztun-kateari segida emanez, beste behin, plazara. Gaur dagokigun lekura.
Bagara batzuk euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok. Milaka gara, gero ta gehiago gara, eta hiztun komunitatearen muina, bihotza, osatzen dugu.
Badira gure artean zurginak, saltzaileak, eskritoreak, estudiante tunanteak, kontakatiluak, herri zainak eta erizainak, olagizonak, plazandreak eta bohemio alderraiak. Badira gure artean alderdi politikan alde batekoak, badira bestekoak, badira alderdiez trufatzen direnak, badira liberalak, badira libertarioak eta badira ironikoak. Ez dugu margo bakarrik onartzen, eta kolore guztiak hartzen ditugu.
Euskaraz bizitzeko hautua egin dugu, ordea. Euskaraz bizitzeko hautu antolatua. Horretan osatzen dugu, alderdikeria guztien gainetik, hiztun komunitatearen muina. Euskararen herria egiten dugu, eta egin nahi dugu, orain eta hemen. Hori da bildu gaituen taupada, zeharkatzen gaituen taupada gizagilea eta herrigilea.
Guretzat 365 egun ditu euskarak. Eta pozik ospatuko genituzke, elkarrekin bizi garenez, dagokienek proposatzen badute, haiekin batera, ingelesaren eguna, gazteleraren eguna, frantsesaren eguna, portugesaren eguna, hindiaren eguna, kitxueraren eguna, kurdueraren eguna, mandingaren eguna. Denak, baita hauek ere, guretzat, euskararen egun. Urtean egun bana ospatuta ere, denera 365.
Euskarak gugan duen esan-indarretik abiatzen gara, eta esan-indar horren bila goaz. Herrian duen bizi-indarretik abiatzen gara, eta bizi-indar horren bila goaz.
Gaur plazara gatoz berriro. Hala ikasi genuen mugitzen, sistolean eta diastolean, zabalduz eta bilduz, etxetik plazara eta plazatik etxera. Gaur plazara gatoz. Eta itzuliko gara.
EUSKARAK 365 EGUN!!
2013-11-28
"Euskaraz bizi nahi dut" bizikletazko ekipazioa
"Euskaraz bizi nahi dut" bizikletazko ekipazioa
ADI! "Euskaraz bizi nahi dut" bizikletazko ekipazioa probatu nahi izanez gero, modeloak eta neurriak Barakaldoko AEK-n egongo dira gaurtik, azaroak 28, datorren martitxenera arte, abenduak 3!!!!!!
ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU AEK-KO EUSKALTEGIRA, OLENTZERORAKO OPARI EDERRA IZAN DAITEKE BENETAN!!
2013-11-27
Euskararen nazioarteko eguna Barakaldon
Abenduaren 3a heltzear da eta ospakizun hau aitzakitzat hartuz Barakaldoko talde ezberdinok euskararekin lotutako ekitaldiak burutuko ditugu.
Aste batean zehar, Berbalagun, Barakaldoko HEO, Gazte bulegoa, Barakaldoko gazte asamblada eta Sasibururen eskutik, topaketak, bertso saioak, magoak, eta bideo emanaldiak ospatuko dira. Zatoz! Ospatu euskara gu guztiokin!
etiketak, argazkiak
Berbalagun,
bertsolariak,
BGA,
Euskara,
Gazte Bulegoa,
hizkuntza eskola
Euskaraz bizi nahi dut ekipazioa
AEK-ko barnetegi ibiltarikoek bizikletan ibiltzeko “Euskaraz bizi nahi dut” ekipazioa sortu dute!!!!!!!
Olentzerorako aproposa!!!!!!!!!!
Informazio guztia eta eskaera egiteko aukera http://ibiltaria.aek. org/webgunean aurkituko duzue!
Modeloak eta neurriak Barakaldoko AEK-n probatzeko aukera egongo da. Horretarako jarri harremanetan gurekin (sasiburu@gmail.com).
2013-11-26
Euskal Herriko altxorretan barrena
Laster Euskararen eguna ospatuko dugu Euskal herri osoan, Barakaldon ere hainbat ekintza antolatu dituzte egun horren karira Barakaldoko zenbait elkartek eta erakundek. Horien berri apurka apurka emango dizuegu: oraingo honetan Barakaldoko Gazte asanbladak eta Sasiburu elkartearen elkarlanean prestatu dugu jarduera baten berri eman gura dizuegu:
Bideo-emanaldia / hitzaldia
EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA
Euskarazko 54 minutuko dokumental honek Arkaitz
Astiazaran-ek 2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400
kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musika anitzaz lagundurik eta
ingurune bakoitzeko berezitasunak kontatuz; gure herrialdeko paisaia, tradizio,
mendialde, animali, itsasalde, herri eta natur inguruneak erakutsiz. Guztira,
37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar
motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da,
oso aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiarekin egina.
Asmoa, gure herrialdetik irten gabe eta modu xume batean zer nolako planak egin
ditzazkegun ideiak ematea da; etxetik pauso batera askotan konturatzen ez garen
altxor paregabeak bait ditugu.
NOIZ: ABENDUAREN 9AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
2013-11-24
Barakaldoko euskaldunon topaketa
Barakaldoko Berbalagunak eta eukaltzalekok orokorrean beste hitzordu bat daukagu aurki. Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen eguna ospatuko da, baina Barakaldon pixka bat aurreratuko gara, zeren eta abenduaren 2an elkartuko baikara.
NOIZ: ABENDUAREN 2AN, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
19:00etan bakarrizketa, bideoa, aurkezpentxoa...
Anima zaitezte eta hurbildu!!! Zuen zain egongo gara!!!
GAUR, EUSKARA PRAKTIKATU, BIHAR, EUSKARAZ BIZI!!!
2013-11-14
KANTU-POTEOA BARAKALDON
Barakaldoko AEK-ko kideek ekintza dibertigarria antolatu dute bihar,azaroak-15, ostiralean arratsaldeko 19:30etan:
KANTU-POTEOA
Zuk musika tresnaren bat jotzea gogoko baduzu musika tresna hori eramateko aukera izango duzu. Ekitaldia AEK-ko euskaltegitik bertatik abiatuko da.
Beraz, anima zaitez!! esan lagunei eta euskal festa polit batean parte hartzeko aukera izango duzu!!
KANTU-POTEOA
Zuk musika tresnaren bat jotzea gogoko baduzu musika tresna hori eramateko aukera izango duzu. Ekitaldia AEK-ko euskaltegitik bertatik abiatuko da.
Beraz, anima zaitez!! esan lagunei eta euskal festa polit batean parte hartzeko aukera izango duzu!!
2013-10-27
SABEL DANTZA TAILERRA
SASIBURU elkartekoek beste jarduera bat antolatu dugu: SABEL DANTZA tailerra. Tailer honetan parte hartzeko interesa baduzu bidali iezaguzu mezutxo bat geure posta elektronikora:
sasiburu@gmail.com.
Geure ekintza guztiak lez tailer hau ere dohainik izango da; hori bai, plaza mugatuak dira.Ez pentsatu birritan eta eman hire izena.
2013-10-15
LAGUN ARTEAN KANTARI
HALADZIPO ELKARTEKOEK EKITALDI INTERESGARRIA ANTOLATU DUTE DATORREN URRIAREN 25EAN, GAUEKO 20:30EAN BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
LAGUN ARTEAN KANTARI.
EKINTZA HONETAN HAINBAT BAKARLARI ETA MUSIKA TALDEK PARTE HARTUKO DUTE: SEIREN, RUAILLE-BUAILLE, GOZATEGI, KEPA JUNKERA BESTEAK BESTE.
ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU BARAKALDOKO ANTZOKIRA!!
2013-10-11
ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA
Kaixo lagunok!
Argazki lehiaketak badu irabazlea! Jaso ditugun argazki guztien artean bat aukeratu dugu, eta Asier da afariaren irabazlea, Hirumugarrietatik bidali zigun argazkiarekin! Zorionaaaaak!
Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei; eta batez ere, euskaraz bizi izateko nahia lau haizetara zabaltzeagatik! MILA ESKER!
Parte hartu duten beste argazkiak ere ikusgarri daude.
Argazki lehiaketak badu irabazlea! Jaso ditugun argazki guztien artean bat aukeratu dugu, eta Asier da afariaren irabazlea, Hirumugarrietatik bidali zigun argazkiarekin! Zorionaaaaak!
Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei; eta batez ere, euskaraz bizi izateko nahia lau haizetara zabaltzeagatik! MILA ESKER!
Parte hartu duten beste argazkiak ere ikusgarri daude.
etiketak, argazkiak
Argazki-lehiaketa,
lehiaketa
2013-10-08
AKTIBO TOXIKOA ANTZEZLANA
Datorren urriaren 24an, osteguna, SASIBURU elkarteak euskarazko beste jarduera dibertigarri bat antolatu dugu Barakaldoko San Bizenteko Kultur Etxean.
AKTIBO TOXIKOA ANTZEZLANA. BEDEREN 1 ANTZERKI TALDEA.
Hona hemen antzezlanaren nondik norakoak:
Hor dator “Bat”, Bat Jauregi. Bere maleta eta guzti, jendearen artetik azaltzen da.Irrifar bat, begirada triste bat hemen, maletan darama arima. Pailazo bat?, mimo bat?, klown bat? guzti hori bada ere, pertsona da eta.Haren begiradak ikusaraziko digute errealitatea beste alde batetik...
Kalean panpina mekaniko baten antzera, txanponen zain, bere txapa botatzeko. Edo tipo bera, Blues brothersen itxuraz, taberna baten terrazan periodikoa irakurtzen, notiziak nonbait. Jendea ikusi eta bere txapa botako duena.Gure mundu desastre honi, errepaso bat emango dio.
NOIZ: URRIAK-24, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
HATOR!!
Euskaraz ostera ere primeran pasatzeko aukera aparta izango dugu eta!!
2013-09-26
TOPAEGUNA SORALUZEN
DATORREN LARUNBATEAN, IRAILAK-28, EUSKALTZALEOK BESTE HITZORDU BAT DAUKAGU: TOPAEGUNA.BERTAN EUSKARAREN ALDE DIHARDUGU GUZTIOK EGUN PASA EDERRA IZANGO DUGU.
2013-09-13
EUSKARAZ BIZI LASTERKETAK ERRONTEGIN
Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.
Barakaldon iaz bezala zenbait talde euskaltzalek sustatuko dugu euskararen aldeko ekitaldi eder hau.
Barakaldon Errontegiko jaien barruan burutuko dugu aurten, datorren irailaren 21ean, larunbata, eguerdiko 13:00etan Ainara plazan (Bizkaia kalea).
www.euskarazbizinahidut.org .
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA.
AINARA PLAZA(BIZKAIA KALEA). ERRONTEGIN.
IRAILAREN 21ean EGUERDIKO 13:00ean.
2013-09-11
Euskara praktikoa AEK-N
Barakaldoko AEK-k darabilen metodologia komunikatiboari esker, lehen egunetik euskaraz mintzatuko garela adierazi digute euskaltegiko kideek. Gainera, euskara praktikoa ikasiko omen dugu, noranahikoa eta eguneroko bizitzan baliagarri suertatuko zaiguna. Horretarako, eta izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazita, koordinakunde euskaltzaleak postit itxura duten kartelak paratu ditu herri osoan, bertan maiz erabiltzen diren berbak ageri dira, praktikoak direnak, alegia.
Barakaldoko AEK-k darabilen metodologia komunikatiboari esker, lehen egunetik euskaraz mintzatuko garela adierazi digute euskaltegiko kideek. Gainera, euskara praktikoa ikasiko omen dugu, noranahikoa eta eguneroko bizitzan baliagarri suertatuko zaiguna.
IKASTARO ARRUNTAK (330 ordu)
Maila guztiak.
Urriaren 1etik ekainaren 24ra.
PREZIOA: 545€.
Bestelako ikastaroak ere badituzue, informazio gehiagorako jo Barakaldoko AEK-ko euskaltegira.
2013-07-11
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA. 2013
Oraingo honetan Barakaldoko zenbait elkarte euskaltzaleren artean irailaren 21ean egingo dugu ekitaldi baten berri eman behar dizuegu:
Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak euskararen aldeko herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.
Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertzeaz gain, talde-lana ere sustatu nahi dugu. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, baizik eta kirola eta euskara uztartuz antolatutako lasterketak.
Irailaren 21etik urriaren 20ra bitarte egingo dira herri-lasterketak. Esan bezala, Euskal Herriko hainbat herritan.
Herrien zerrenda eta ekimen honen berri zehatzagoa hementxe duzue:www.euskarazbizinahidut.org webgunean dago ikusgai.
2013-07-03
Euskararen aldeko pegata
Barakaldon euskararen erabilera sustatzeko eranskailu batzuk egin nahi ditugu eta horretarako zure laguntza bilatzen dugu.
Ideia freskoak, barregarriak, harrigarriak, dibertigarriak, zirikatzaileak... era guztietakoak bilatzen ditugu.
Lagun diezagukezu?
Adibide inspiratzaile hauek prestatu ditugu:
Lagundu nahi badiguzu, bete ezazu inprimaki hau mesedez.
Eskerrik asko!
etiketak, argazkiak
eranskailu,
inprimakia,
pegata
2013-06-28
Oporretako argazki lehiaketa
Oporrak gero eta gertuago daude!!!!! Euskal Herrian geratuko zara???? bidaia zoragarri bat egingo duzu???? Berdin dio!!! eskegi Sasiburuko facebooken muroan, edo bidali gure helbide elektronikora (sasiburu@gmail.com), zure oporren argaki bat "Euskaraz bizi nahi dut" kamiseta edo banderolarekin, eta bi pertsonentzako afari bat irabazteko aukera eukiko duzu!!!!!
Irailaren 15ean bukatuko da epea argazkiak eskegitzeko edo bidaltzeko, eta argazki guztien artean bat aukeratuko dugu!!!!!!!!!!!
Anima zaitez!!!!!
Irailaren 15ean bukatuko da epea argazkiak eskegitzeko edo bidaltzeko, eta argazki guztien artean bat aukeratuko dugu!!!!!!!!!!!
Anima zaitez!!!!!
etiketak, argazkiak
Argazki-lehiaketa,
argazkia,
lehiaketa
2013-06-10
Ruper Ordorika Santurtzin Berriaren eskutik
BERRIA egunkariak 10. urtemuga ospatzen dihardu, hori dela eta hainbat jarduera antolatu dituzte Euskal Herriko hamaika herritan.Ekitaldi horien artean datorren ostiralean, ekainak-14, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan RUPER ORDORIKA abeslari sonatuaren kontzertua antolatu dute.
Informazio gehiago gura izatekotan jo helbide honetara:
http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/
2013-06-06
KIROL UDALEKUAK 2013
“KIROL UDALEKUAK 2013” PROIEKTUAREN INGURUKO OINARRIZKO INFORMAZIOA //
BARAKALDOKO ATLETISMOKOEK EUSKARAZKO KIROL UDALEKUEN BERRI EMAN DIGUTE.
"Barakaldo bezalako herri batean euskara eta kirola bateratzen duen proiekturik ez dagoela egiaztatu eta gero, udaleku txiki hauek gorpuzten hasi ginen, hutsune hau estaltzeko asmoz. "
Adin tartea: 5-12 urteko umeentzat.
BARAKALDOKO ATLETISMOKOEK EUSKARAZKO KIROL UDALEKUEN BERRI EMAN DIGUTE.
"Barakaldo bezalako herri batean euskara eta kirola bateratzen duen proiekturik ez dagoela egiaztatu eta gero, udaleku txiki hauek gorpuzten hasi ginen, hutsune hau estaltzeko asmoz. "
Txandak
1.Uztaila 1-11
2.Uztaila 15-25
3.Uztailak 29- abuztuak 8
NON: San Bizenteko Kirol Hiria/ / Ciudad deportiva de San Vicenten.
Adin tartea: 5-12 urteko umeentzat.
* Izena emateko
Barakaldoko Atletismo Eskolako blog-aren bidez
Txanda bakoitzeko (9 egun):180€
Telefono bidez:
652 70 35 74
646 04 06 51
2013-05-25
Mintza eguna Elgoibarren
Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak
50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko
mintzalagunak batu nahi dituzte herri horretan.
Elgoibarko berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bertara urreratzen zaretenak primeran pasatzeko aukera izango duzue.
Elgoibarko berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bertara urreratzen zaretenak primeran pasatzeko aukera izango duzue.
EGITARAUA
11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Kalejira
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!
2013-05-16
PERU BIZIKLETAZ
ANTOLATUKO DUGUN HURRENGO JARDUERA.
ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI.
INTERESGARRIA IZANGO DA ETA!!
NOIZ: Maiatzaren 23an.
Arratsaldeko19:30etan.
NON: Clara Campoamor Kultur etxean
2013-05-15
Mikel Urdangarin Barakaldoko Antzokian
Barakaldoko antzokian Mikel Urdangarin euskal abeslaria entzuteko aukera izango dugu ostiral honetan , maiatzak-17, gaueko 20:30etan.Bertara hurbilduz gero bere azken diskoaren aurkezpena izango duzue entzungai.hementxe duzue artistaren hitz batzuk disko berri honi buruz.
"Azula zen nire kolorerik gustokoena nerabezaroan. Besterik ez zen. Ondo sentiarazten ninduen, lasai. Ziurtasuna ematen zidan. Ez da gutzi nerabezaroa bezain garai ezengonkorretan.
"Azula" lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen, nigandik urruntzen. Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen, istorioak, nolabait ere, unbertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean.. "
2013-05-06
EZKERRALDEKO EUSKAL AGENDA
Hementxe duzue maiatzeko ezkerraldeko euskal agenda. Anima zaitezte eta parte hartu ezazue dauden jardueretan.
2013-04-25
BARRETERAPIA IKASTAROA
Maiatzean zehar SASIBURU elkartekoek
euskarazko jarduera gehiago antolatu dugu.Geure webgune honetan beti bezala
geure ekitaldien berri ematen dizuegu.
Kasu honetan BARRETERAPIA ikastaroari buruzko nondik norakoakaurkeztu nahi dizkizuegu. Ikastaroa hau maiatzaren 7an eta 14an (bi asteartetan) izango dugu arratsaldeko 19:15etatik 20:30ak arte.
Ikastaro honetarako dauzkagun plazak mugatuak dira, beraz interesatua egotekotan ahalik eta lasterren eman zeure izena AEK-ko euskaltegian edo geure posta elektoniko honetan:
sasiburu@gmail.com
Kasu honetan BARRETERAPIA ikastaroari buruzko nondik norakoakaurkeztu nahi dizkizuegu. Ikastaroa hau maiatzaren 7an eta 14an (bi asteartetan) izango dugu arratsaldeko 19:15etatik 20:30ak arte.
Ikastaro honetarako dauzkagun plazak mugatuak dira, beraz interesatua egotekotan ahalik eta lasterren eman zeure izena AEK-ko euskaltegian edo geure posta elektoniko honetan:
sasiburu@gmail.com
DENBORAREN KORAPILOAK ANTZEZLANA
MAIATZAREN 9an, Osteguna
Arratseko 19:30ean
San Bizenteko Kultur Etxean
Sasiburu elkartekoek beste zenbait jarduera antolatu dugu BARRETERAPIA tailerra eta DENBORAREN KORAPILOAK antzezlanak besteak beste.Oraingo honetan Mikel Martinezen antzezlan honi buruz arituko gatzaizkizue:
Stanislaw Lem-en idazlan baten egokipena Mikel Martinez-ek “kontatua”:
Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak, zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidai luze eta bakarti horietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Honen ondorioz istilu harri-barregarri batzuk sortuko dira zenbait egunetako Tichyren NI-ren artean.
Beraz, aukera paregabea duzue euskaraz tarte dibertigarria pasatzeko datorren maiatzaren 9an, osteguna, arratsaldeko 7,30etan Clara Campoamor kultur etxean (San Bizenten).
Anima zaitezte eta etorri!!
2013-04-09
OSKORRI BARAKALDO ANTZOKIAN
Ostegun honetan, apirilak 11, Barakaldoko antzokian euskal musika talde ezagunetariko bat ikusi eta entzun dezakegu.
Oskorrikideek musika taldearen hastapenetik hainbat eta hainbat kanta
berri ondu zituzten Arestirekin elkar-lanean, beti ere Arestiren aldartez eta umorez, 1975ean Gabriel zendu arte.Poetaren heriotzaz geroztik, harekiko lanak hainbat diskotan plazaratu ziren, plazaratu ere zabuka zebiltzan zirkunstantzia eta zentsuraren arabera, noski; horrela bada, 1975eko bukaera aldera eta 76eko erdialdera argitaratu singleetan, edo 1976 bereko amaieran editatu zen “Gabriel Arestiren oroimenez” delakoan. 1977ko “Mosen Bernat Etxepare, 1545” hartan; 1979ko “Oskorri” izen soilezko orduko LP bikoitzean munduratuak; eta azkenik, zentsurak luzaz reteniturik geroratuak baina, 1981ean “… eta Oskorri sortu zen” titulupean bildu zirenak.
30 urte luze pasata, Oskorri iturburuetara itzuli da, hainbat jarraitzaileren pozerako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)