2009-11-16

Bizikleta bira: Sestao-Barakaldo-Areeta-Barrika

Datorren asteburuan, hilak 21 Sestaoko taldeak bizikleta txango berria antolatu du: Barrikara kostaldetik. Barakaldo-Sestao-Areeta eta gero kostaldeko bidtik.

betiko moduan,xuabe xuabe egingo dute; nahi duenak egun pasa egin dezake, eta bokata ekarri; nahi duenak metroa alboan baita, itzulia metroz egin ahal du.

beno, animatuz gero, 3 elkargune daude, 2 Metro geltokietan:

1) "Ansio", 9:15etan. handik sestaora bizikletaz, eta han,
2) "Kasko" irteeran, 9:30 etan. Handik Areetara Bizkaiko zubitik, eta han,
3) bizkaiko zubiaren beste aldean, +- 9:45 minututan.

2009-11-15


AZAROAK 19, 19:30 SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN


Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian.

Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien.
“Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak” hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak...denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.