2019-05-04

LITERATUR TXANGOA


SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarria antolatu dugu : 

LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ  idazlearekin.
Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.
Gogora ekar dezagun eleberriaren nondik norakoak 

Hildako bi nesken istorioak dakartza Elena Fernandezek eleberri honetara. Horietako bat, benetako istorio batean oinarritutakoa,1712an Barakaldon hil zuten Concepción Tellitukoa gaztearena. Bigarrena, Leire Pérez gaztearena, gaur egungo Barakaldon gertatzen den fikziozko heriotza. Genero-biolentzia salatzen duten bi istorioak kontatu ditu idazleak.


NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.

Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)

Eman izena:  sasiburu@gmail.com


MUNOA BARRUTIK

Barakaldoko berbalagunek aukera izango dute Munoa finkako jauregia barrutik
 ikusteko. Izan ere, maiatzaren 16an, 11:00etan bisita gidatua egingo dute. 
Gehienez 20 lagunentzako tokia egongo da, beraz, parte hartzeko izena 
eman behar da ahalik eta azkarren: 

barakaldo_berba@aek.eus edota 678 626 567. Barakaldo ezagutzeko abagune
polita, eta, gainera, euskaraz.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!
Eranskinen eremua