2026-03-20

KORRIKAREN IBILBIDEA BARAKALDON


 KORRIKA abian da daborduko. Barakaldora datorren astean, martxoaren 26an, ostegunean helduko zaigu.Irudian ibilbide nagusia agertzen da. Bertan Korrikak gure herrian egingo duen bide osoaren ikuspegi orokorra ikus daiteke: nondik sartuko den, zein kale eta gune zeharkatuko dituen eta nola osatzen den ibilbide osoa. Irudi horrek aukera ematen du ibilbidea modu globalean ulertzeko eta kokatzeko.

KORRIKA zuzenean HAMAIKA telebistan ikusi dezakegu.

2026-03-18

KORRIKA BADATOR!! EUSKARA GARA!!

   Bihar, martxoaren 19an, Euskal Herriko jendarteak hitzordu garrantzitsua du Atharratzen; izan ere, “Euskara gara” lelopean, KORRIKA, 40 urte geroago, berriz abiatuko baita bertatik, arratsaldeko 15:30ean.

   Goiz-goizetik giro ezin hobea izanen da herrian, hainbat ekimen antolatuta. Egun osoko besta prestatu dute AEKideek eta Basaburuko herritarrek 24. KORRIKAri hasiera emateko. Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, Korrika Ttipiarekin, eta goiz osoan hainbat ekimen izanen dira: txaranga, ikusgarri, dantzaldi, jigante, gaiteroak eta beste.

   Bestalde, Barakaldon Korrika kulturala dela eta, ekintzak hainbat auzotan egingo dira, eta tokian tokiko eragile, elkarte eta talde askoren elkarlanari esker antolatu dira. Horiei guztiei esker, Korrika ez da soilik egun bateko ekimena; hilabete osoko mugimendu kolektiboa bihurtzen da.





2026-03-16

KORRIKA "Iragana, oraina eta geroa" TERTULIA


 MunduaKonpontzekoTertuliak aste honetan! Apuntatu agendan hurrengo topaketa!

 Gaia: #Korrika, iragana, oraina eta geroa.

NOIZ: Martxoak 18, 19:00etan.

👉 Izen-ematea: 678626567 / barakaldo_berba@aek.eus