2008-11-13

ADAXKAK: Azaroako egutegia


ADAXKAK aisi taldeak azaroako egitaraua jarri du euskaltzale guztion esku, gaztetxoenei ere, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera emateko.


AZAROAK 15: Broma Jolasak. Udalekuetan bezala, barrez lehertzeko!

AZAROAK 22: Musikoterapia. Musikarekin gozatu, dantzatu eta dibertitzeko!

AZAROAK 29: Zentzumenekin jolasean.

Ibarrakaldu dantza taldearen egoitzan, larunbatero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte

HITZORDUAK

Azkenean berba laguneko hitzorduak hauetxek dira:

Asteazkenean, 19:30, San Bizenteko kultur etxean.

Ostegunean, 19:30 Dastaleku tabernan, San Bizenteko elizaren atzean.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue edo izena eman nahi baduzue idatzi berbaraka@hotmail.com helbidera edo mezua utzi 638 47 66 05 sakelakoan

Eskerrik asko

2008-11-11

Ander Lipus Barakaldon



Ander Lipusek Hala Mintzatu zen Zappatrusta antzezlana eskaini zuen joan den azaroaren 10ean, astelehena.
Hasiera batean Barakaldoko lagunak zertxobait izutu bagintuen ere, arratsalde ederra pasa genuen berarekin batera.
Laster beste ikuskizun berri bat!

Berba Lagun eta talde berriak martxan


Azaroaren 10ean SASIBURUk Berbaraka egitasmoaren aurkezpena egin zuen San Bizenteko kultur etxean, Barakaldon. Taldeen hurrengo hitzordua laster jakinaraziko dizuegu. Momentuz, adi egon gure berriei!