SASIBURU elkarteak antolatu duen euskararen ginkana amaitzear dago, eta jarduera dibertigarri hau amaitzeko jai txiki bat antolatu dugu datorren ostiralerako, azaroak-30, gaueko 20:30etatik aurrera Eguzki eta Dantzari tabernen aurrean lotuko garelarik.
Orain arteko parte hartzea ederra izan da, eta oso gustura gaude Barakaldoko hainbat euskaldunek izan duzuen parte hartzearekin.Ostiraleko festa honetan Bertso Eskolako bi bertsolari izango ditugu;
horretaz gain kamiseten zozketa, pintxoak, ginkanako irabazleei sari
banaketa...
HATOR ETA ONDO PASA GUREKIN OSTIRAL HONETAN!!
2012-11-26
2012-11-25
Euskal doodle kanpaina
Eusko Ikaskuntzak Sarean nazioarte mailan adierazle nagusi den
Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio
Google-i.
Hori dela eta, eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan
abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien
atxikimenduak behar dira. Abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra
izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako
guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Eman zure atxikimendua webgune honetan:
http://www.eusko-ikaskuntza. org/ene/
Hori dela eta, eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan
abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien
atxikimenduak behar dira. Abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra
izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako
guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Eman zure atxikimendua webgune honetan:
http://www.eusko-ikaskuntza.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)