Aurten bosgarren aldiz antolatuko ditu
Kontseiluak herri-lasterketak. "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan
kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako
hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal
Herriko herri desberdinetan.
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu
nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte
hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak
eskuratu ahal izango ditugu bertan.
Barakaldon ere datorren larunbatean, IRAILAK-17, eguerdiko 12:30etan Errontegiko jaien barruan
ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu umeek nahiz helduok.