2020-11-14

EUSKARALDIA.BARAKALDO-REN KANTA

   

Egun gutxi falta dira aurtengo EUSKARALDIAren hasiera emateko. 

Baina, entzun duzue EuskaraldiaBarakaldo-ren abestia?

Barakaldarrek sortua (Hala Dzipoko lagunak – David Nanclares, Eider Zenarruzabeitia, Ane, Unai Laso, Iker Lope de Bergara-, Endika Lahaine, Imanol Lamá eta Idoia Anzorandia) Barakaldorako!!

Bideo honetan barakaldarrak protagonista:


2020-11-10

IZENA EMON EUSKARALDIAN.

 

Dagoeneko 2000 barakaldar baino gehiagok emon dugu izena EUSKARALDIAn parte hartzeko.

Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude.

https:// euskaraldia.eus


ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!




2020-11-09

BIVA BOI. GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN

 SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du EUSKARALDIA berotzen hasteko.Oraingoan TARTEAN antzerki taldeko BIBA VOI antzezlana ikusteko parada izango dugu.

EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com

Pandemia dela eta, izena ematen duzuenok hogei minutu arinago etortzea eskatzen dizuegu. Bestela sarrera librea izango da okupatu ez diren lekuetan (antzezlana hasi baino 10 minutu lehenago aforoa bete arte).

AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez

NOIZAZAROAREN 18an,  ASTEAZKENA, 19.30ean.

NONGURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.

DOHAINIK!!   AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.

   ANIMA ZAITEZ!!

ADI EGON! AFOROA OSO MUGATUA DA.


Dario Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta, denak dramatizatuta.