2012-02-16

Inauteriak Beurko Bagatzan

I 
IBARRAKALDU  dantza elkartearen lagunek zenbait jarduera antolatu dute inauteriak direla eta.

Anima zaitez eta Beurko Bagatzara hurbildu otsailaren 25ean.

2012-02-13

Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana

 Barakaldo antzokian euskarazko beste antzezlan bat antolatu dute martxoaren 9rako. ostirala, gaueko 20:00etan.


Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana


 Thom Sharpe gaur egungo literaturako idazle garrantzitsua dugu, eta bereziki,komediaren arloan
Wilt eleberrian hamaika egoera barregarri sortzen dira, eta 10 milioi ale baino gehiago saldu ditu  22 hizkuntzatara itzulia izan delarik...


Hainbat adituen iritziz, Wilt XX. mendeko liburuen arteko komikoenetakoa dugu. Eleberriak zuzentasunaren eta kulturaren estereotipoarekin jokatzen du, berori barregarri utziz.

Umore garbi eta burutsuaren bidez, edozein konbentzionalismoren atzean anarkiaren anabasa dagoela planteatzen du.
Hori dela-eta, ikuskizun dibertigarria, garratza eta entretenigarria egin nahi izan dute Ados antzerki taldekoek eta, era berean, hausnarketaren bat eragingo duena.



NOIZ: MARTXOAREN 9,ostirala, 20:00etan.
NON: BARAKALDO ANTZOKIA.