Datorren astean hainbat euskal ekintza daukagu Barakaldon.
Hasteko, MENDI HITZALDIA: ENAREN IBILBIDEA
Pirinioetako ibilbide zoragarri hau ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako garai bateko emakumeen historia kontatuko digute Arantza Altube eta Ane Garcia mendizaleek.
NOIZ: MARTXOAREN 14an, 19.00etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.
Sasiburuko kideok beste jarduera bat antolatu dugu. "80 amandre". Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau Gurutzetara ekarriko diguna.
NOIZ: Martxoak 16, arratsaldeko 18:00etan.
NON: BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN.
Zatoz Barakaldoko izenen jatorria ezagutzera jolasen bidez gurekin batera!