IBARRA-KALDU dantza taldeak Zuberoako Maskarada osoa emango du datorren larunbatean,
martxoak 12, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan. Emanaldia
eguerdiko 12:00etan hasiko da, kalez kale Maskaradako pertsonaiak aurkeztuko dira, baita Barrikada izeneko dantza sorta ere. Ipar Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko ekimen pare gabe honek arratsaldean izango du segida,
18:00etatik aurrera Maskarada osoa antzeztuko baita
Santa Teresa plazan.