2024-01-26

JUANA LIBURUAREN AURKEZPENA BARAKALDON

 

SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu  datorren urteko urtarrilaren 31an.

         "JUANA" LIBURU AURKEZPENA. JON ARTANO IDAZLEA

JON ARTANO ETBko kazetaria eta idazlea Barakaldora ekarriko dugu bere liburu berri horren aurkezpena egiteko.
Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian.

Juana liburuan, jakina, Juana Perea euskal jatorriko ekintzailearen bizitza, eta heriotza, da gai nagusia, baina bere familiaren historia ere josi dut lehendabiziko partean, eta historia horren zuztarrak zuenean daude.

NOIZ: URTARRILAREN 31an, arratsaldeko 19:00etan.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTE KALEA 45).

                              ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2024-01-24

JON MAIA BARAKALDO ANTZOKIAN


Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). 

Horretarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.    

                   NON: BARAKALDO ANTZOKIAN

                   NOIZ: 2024ko otsailaren 3an. 20:00etan.

Informazio gehiago: https://www.teatrobarakaldo.com/eu/event/jon-maiakantu-berri-bat-gara/