2013-12-06

HERRI ARTEKO XVII. FOLKLORE JAIALDIA



Gaurtik hasita  Ibarrakaldu dantza taldeak "  Herrien arteko XVII. folklore jaialdia" antolatu du Barakaldoko Antzokian.

Aurtengo dantza-taldeak Zaragotzatik eta Frantziatik etorriko dira, hau da, 'Grupo de Jotas Cinco Villas', Bardenas herrikoa, eta 'Le Quadrille Occitan', Okzitaniako Tolosakoa, hurrenez hurren. 

Bestalde, musika-eguneko saioan, KILIKA BERTSO ESKOLAko ohiko lagunekin, hainbat talde izango ditugu. Batetik, oholtza handian aritzeko estreinako aukera emango diogu Euskal Herrian finkaturiko irlandar folk musika jorratzen duen talde berri, TRSIKELE taldeari, alegia. Zaragotzako 'Cinco Villas' jota-taldekoek ere parte hartuko dute musika-saioan, jaialdiko antolatzaileekin batera. Izan ere, Ibarra-kaldu musikariek zerbait berezia prestatu dute DUO DENO BIKOTEArekin, iaz bikoteak lortu zuen arrakastaren eraginez. 

Hirugarren egunean, Barakaldotik kanpoko saiorako, ABANTOra joango gara, LAS CARRERAS herriko pilota-lekura. Han, Zaragotzako eta Okzitaniako taldeekin batera, bertako ENARAK DANTZA TALDEA arituko da, 35. urteurrena ospatzen duen urte honetan.




Zuberoako " Eperra " ikastolaren alde



 Laguntasuna dantza elkartekoek aurten berriro ere Zuberoako "Eperra" ikastolaren alde bere laguntza eman nahi du, eta horretarako, ikastola finantzatzeko, bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte:

 Ahuski Otarreak.
Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Prezioa 39 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:

•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”

Otarreak jasotzeko argibideak:

  Otarreak erosteko:Abenduaren 11a baino lehen sartu behar da dirua (39,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Caja Laboral - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
 
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 14an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570

LAGUNTASUNA - BARAKALDO
laguntasuna@euskaltel.net