SASIBURU elkartekook euskarazko beste ekitaldi gozagarria antolatu dugu martxoaren 6an GETARIA BERRIA jatetxean
2024-02-21
BARRY BARREZ BERRIZ. UMOREZKO BAKARRIZKETA
SASIBURU elkartekook euskarazko beste ekitaldi gozagarria antolatu dugu martxoaren 6an GETARIA BERRIA jatetxean
KORRIKAREN AURKEZPENA
Barakaldoko Korrika Batzordeak urtarrilaren hasieratik darama 23. Korrika dinamizatu nahian. Datorren hitzordua, otsailaren 29an izango da, 19:15ean, IBARRAKALDU dantza taldearen lokalean. Bakarka edo taldeka, ongi etorria izango zara.
Hortaz, euskararen aldeko lanean aritu nahi baduzu, ez ezazu zalantzarik izan eta etorri!
KORRIKA BADATOR!!
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
2024-02-19
BAZKIDE KANPAINA 2024: BULTZA EUSKARA, BULTZA EUSKAL KULTURA!
Sasiburu irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Talde dinamizatzaileko boluntariook euskarazko hainbat jarduera antolatzen ditugu Barakaldon urtean zehar. Horretarako, zure babesa ezinbestekoa da! Zenbat eta diru gehiago, orduan eta jarduera gehiago eta hobeak antolatu ditzakegu.
Joan zara inoiz gure jardueraren batera? Interesgarria iruditu al zitzaizun? Gustatuko litzaizuke antolatzen ditugun jardueren berri inork baino lehenago izatea eta zuk eta zureek jardueretan lehenago izena emateko aukera izatea? Bada, egin zaitez Sasibururen bazkide eta lagun gaitzazu Barakaldo euskaldunagoa egiten.
"Bazkide egin" orrian azaltzen dugun bezala, bazkidetzeko bi modu dauzkazu: paper bidez eta Internet bidez. Urtean 38 euroan, Barakaldon era askotako kultura jarduera gehiago egin daitezen lagun dezakezu. Merezi du, ez galdu aukera.
Gainera, botila eder hauek egin berri ditugu eta bazkidetzen den bakoitzari bana oparituko diogu eskerrak emateko!
Sasibururen talde dinamizatzailean dihardugunoi edozein galdera, ideia, proposamen edo eskari egin nahi badiguzu, poztuko gara zure ekarpena jasotzeaz! Bidaliguzu eposta bat: info@sasiburu.eus