2024-02-21

BARRY BARREZ BERRIZ. UMOREZKO BAKARRIZKETA


 SASIBURU elkartekook euskarazko beste ekitaldi gozagarria antolatu dugu martxoaren 6an GETARIA BERRIA jatetxean

BARRY BARREZ BERRIZ. UMOREZKO BAKARRIZKETA.

   Barry Manleyk zenbait urtez  badaramatza Euskal Herrian umorezko bakarrizketak egiten.
An Seanacha-ki gaelikoz ipuinlari esan nahi du. Beste garai batean, herriz herri joaten ziren ipuinak kontatzen afari eta lo egiteko leku baten truke. Inguruko biztanleak berarengana hurbiltzen ziren honen istorio interesagarri, dibertigarri, eta bitxiak entzutera.
  Euskal ikusleei zuzendua, Barry Barrez-ek eskainitako umorezko bakarrizketa honek, irlandar ipuinlari tradizio hori jarraitzen du.

     NON: GETARIA BERRIA JATETXEAN (SAN BIZENTEN).

     NOIZ: MARTXOAREN 6an, ASTEAZKENA,  19:30ean.

       ANIMA ZAITEZ!! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina