Barakaldo Antzokiak euskal musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu bihar bertan:
- Josu Bergara & Akorde Txikiak – ASUNAK
- Urtarrilak 10, osteguna
- 20:00etan
- Barakaldo Antzokian
- Aforo mugatua (eszenatokian bertan, musikarien ondo-ondoan!!!)
- 15€
- Sarrerak:
Bestalde, GHERO. Azken euskalduna,
Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.
Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza
Jokin Oregiren
eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria,
Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira.
Eskenografiaren diseinua
Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea
Iñaki Salvador da.
- Eguna: Urtarrilak 18
- Ordua: 20.30
- Lekua: Barakaldoko Antzokia
- Prezioa: 15€
- Sinopsia:
3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.
Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.
Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat.