2025-10-24

MINTZALAGUN TOPAKETA


 Ezkerraldeko berbalagunekoek beste jarduera dibertigarri bat antolatu dute azaroaren 15ean:

                MINTZALAGUN TOPAKETA DONIBANE LOHITZUNEN


                                ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!


                    IZEN EMATEA

       





2025-10-23

ERRIGORAREN EUSKARARI PUZKA KANPAINA

 Hemen da berriz Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileen (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbesteko lana sostengatzeko aukera.

Batu auzolan erraldoi honetara! Saskiak eskatuz, balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratuko da zuzenean. Ureztatu dezagun euskara denon artean!

Eskatu zure saski beltz, berde edo gorria errigora.eus antarian azaroaren 13a baino lehen





2025-10-21

SARETZEN

 Barakaldoko Euskara Zerbitzuak SARETZEN izeneko familia-tailerrak jarri ditu martxan.

Zehazki, gurasoek eta gaztetxoek euskaraz interaktuatzeko eta jolasteko saioak dira , 8-12 urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduak. Bertan, parte-hartzaileek haien gustuko gai bat aukeratu (edozein izan daiteke: antzerkia, bideoak, jolasak, gizarte-sareak…), eta gero, gai horren inguruko proiektu bat egingo dute: antzerki saio bat, bideoak…

Horretarako, 2 bloke eskaintzen ditugu:

  1. blokea: Urriak 28 - Azaroak 25 - Abenduak 17 (3 saio)
  2. blokea: Urtarrilak 27 - Martxoak 3 - Apirilak 14 - Maiatzak 12 (4 saio.
Tailer hauek EUSKARA HUTSEAN egingo dira, eta beraz, EUSKARAZ egingo da familien arteko interakzioa.




2025-10-20

ZINEFORUMA. Jainkoak ez dit barkatzen


 SASIBURU elkartekook beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu.

"Jainkoak ez dit barkatzen" filma. Zineforuma.

Jainkoak ez dit barkatzen 2018ko Josu Martinez bilbotar zinema zuzendariaren film dokumentala da, Lezo Urreiztietaren bizitzan oinarrituta. Gerra eta deserriaren historia bat da, itsasoko abenturen historia bat, gertatu zirela jakin gabe gertagaitzak direla diruditen pasartez osatutako historia.

Berezia da filma, Martin Ugalde kazetariak Lezo Urreiztietari 1975ean grabatutako elkarrizketa batean oinarritzen da. Horrela, Lezok berak lehen pertsonan kontatzen duen historia da Jainkoak ez dit barkatzen filma. 

NOIZ: URRIAREN 28an, ASTEARTEAN, 19:15ean.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.