2017-09-23

EUSKAL HERRIA-GALIZA KULTUR ASTEA





Datorren astean Euskal_Herria-Galiza kultur asteaz gozatzeko aukera izango dugu.Kultur aste horretan hainbat jarduera antolatu dute, horietako batzuk euskaraz izango dira hain zuzen ondokoko hauek:

IRAILAK 26, ASTEARTEA 

19:00  Hitzaldia: “GOSEA ASETZEKO ZORTZIKOA” IPUINAREN AURKEZPENA. 
Hizlaria: Elena Fernandez Alonso. Idazlea. Barakaldoko bonbardaketaren 80. urtemuga dela eta, euskarazko ipuin honen egilea. 

IRAILAK 30, LARUNBATA

 13:00          Ipuin kontalaria: Iker Urkiaga.

           Ipuina: ANTXO GALIZAN BARRENA (Galiziako mitologiaz). (Euskaraz)
            ( Centro Galegoko aretoan)

20:00   Bertsolariak: ARKAITZ ESTIBALLES eta ETXAHUN LEKUE
            Regueifeiroak: JOSINHO DA TEIXEIRA eta BIEITO LOBARINHAS 
 (Abiapuntua: Zentro Galego)


SASIBURU elkartekook geure laguntza eman diegu Zuazoko jai baztordekoei irailaren 30ean, larunbata, gaueko 20:00etatik aurrera bertsolariekin batera Galizako regefeiroak jardunean ikusteko aukera izango dugu.





ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!