2015-12-11

Barakaldoko euskaldunon topaketa


   Barakaldoko euskaldunon topaketa antolatu dute Berbalagunekoek abenduaren 18an. Ekimen hau arratsaldez izango da; hain zuzen, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Anaien parkeko kafetegian.Bertatik abiatu ostean  kanta-paseotxoa egiteko asmoa daukate.
Barakaldoko euskaldun guztiok gonbidatuta gaude, BERBALAGUN proiektua ezagutzen dugunok nahiz ezagutzeko gogoa duzuenak ere..

  Beraz, anima zaitezte eta parte hartu!!


2015-12-10

Barakaldoko mugimendu euskaltzalearen historia

Barakaldoko udalak K aldizkariaren 2. zenbakia atera berri du abenduan eta bertan Txeru GarcĂ­a Izagirrek Barakaldoko mugimendu euskaltzaleei buruz idatzitako artikulu interesgarria aurki dezakegu. 21 orrialdetan hainbat izen, leku eta talde aipatzeaz gain, 1960-70 eta 1970-80 hamarkadetako argazki ere aurkituko dituzu.
Udalak aldizkariaren 700 ale argitaratuko ditu eta 10 eurotan jarriko dira salgai kiosko, liburu-denda eta Errekatxoko Luis Choya Almaraz zentroan. Zure ale aurkitzen ez baduzu edo zuzenean Txeruren lana irakurri nahi baduzu, hementxe duzu:

Sasiburutik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Txeruri gure historia biltzeko egin duen lan bikainagatik. Eskerrik asko!

2015-12-06

2015eko Euskararen Ginkanako memoria

Aurtengo Euskararen Ginkana amaitu da eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):

Ginkanan zenbat jokalari zeuden jakin nahi duzu?
Eta besteak zein probara arte heldu ziren?
Eta zubia hartu ote duten?
Eta txanponik erabili duten?
Eta zein bide aukeratu ote zuten?
Ginkanako proba guztiak eta beraien erantzunak kuxkuxeatu nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen Ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakin-mina asetzen duzun :-)