Antzerkia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Antzerkia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-11-02

BIBA VOI ANTZEZLANA. GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN

 SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du. Oraingoan TARTEAN antzerki taldeko BIBA VOI antzezlana ikusteko parada izango dugu.



Dario Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta, denak dramatizatuta. 

Erabilitako antzezlanak eta itzultzaileak: Misterio Bufo Lazaroren Berpizketa (Patxo Telleria) Eroa eta Heroia (Josemari Carrere) Franca Rameren bakarrizketak Andrea bere bakardadean (Mikel Martinez) Andre guztiok daukagu historia bera (Xabi Paia) Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin) Pistolaren Begi Zuri beltzak (Jon Aurre) Adan eta Eva (Jose Ramón Urrutxua “Utretx”)  

Ikuskizunaren alde dokumentalista eta pedagogikoa: Ikuskizuna, teatrala izateaz aparte, pedagogikoa ere bada, antzezten diren lanak, eta egileak beraiek, aurkezten eta azaltzen direlako bertan: Dario eta Francaren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizarte eta bizitzarekiko konpromisoa…

Biba Voi! ANTZEZLANA

Dario Fo eta Franca Rameren antzerkia

AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez

NOIZ: AZAROAREN 18an,  ASTEAZKENA, 19.30ean.

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.

DOHAINIK!!   AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.

   ANIMA ZAITEZ!!
                                

2020-10-31

FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA. BARAKALDOKO ANTZOKIAN

 





Barakaldo Antzokiak 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana antolatu du gaurko.


"Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako. 

Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa. 

Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira"

EGILEA: Txarli Andrade ZUZENDARITZA: Getari Etxegarai ANTZEZLEAK: Ane Gabarain, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti ARGIZTAPENA: David Alcorta ESZENOGRAFIA: Eider Ibarrondo, Isa Acosta MUSIKA: Pascal Gaigne

NOIZ: URRIAREN 31an , larunbata, 20:30. 
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

SALNEURRIA: 18€ / 15€


2016-04-12

1. BAGATZA ANTZERKI JAIALDIA


Apirilaren 22tik 24era BEURKO-BAGATZA auzuneko lehen antzerki jaialdia izango dugu.Ekimen hau "MALAS COMPAÑIAS" antzerki-taldearen aparteko jarduera dugu Barakaldoko udalaren  eta auzoko elkarteen laguntzaz, baita Santa Teresako azokarena nahiz SASIBURU elkartearena.
Antzerkialdi honetan ikusle-entzule guztientzako lanak izango dira euskaraz eta erdaraz.Parte hartuko duten antzerki taldeak hauxek dituzue: Ganso & Cia, Pez Limpo, La Enana Naranja, Shakti Olaizola, Dxusuturi Teatro, BAI, Hortzmuga.


2015-02-18

KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA BARAKALDON


SASIBURU ELKARTEKOEK BESTE ANTZEZLAN DIBERTIGARRIA ANTOLATU DAUGU DATORREN ASTEKO OSTEGUNERAKO, EUSKARA ELKARTEEN TOPAGUNEKOEN LAGUNTZAZ, KULTUR ERROTA EGITASMOAREN BARRUAN: KOKAKOLA ETA BAREA.

BESTALDE, AURTEN LASTER MARTXOAN IZANGO DUGU KORRIKA BERRIZ ETA TALDE EUSKATZALEOK ZENBAIT JARDUERA PRESTATZEN GABILTZA EUSKARAREN JAI HANDI HORREKIN BAT EGITEKO.


Ray eta Nik – edo nahiago baduzue Ramon Agirre eta Inazio Tolosa- artisten pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria.
Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua.
Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista haundi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. 


Ray eta Niken esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… 

















ZER: KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN. ( GERNIKAKO ARBOLA KALEAN).

NOIZ: OTSAILAREN 26AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2012-10-15

Arte eszenikoen egitaraua


Barakaldoko Kultur Etxekoek arte eszenikoen egitarau interesgarria antolatu dute Barakaldoko umeei zuzenduak, baita haiekin etorri gura duten senitartekoentzat ere.Antolatu dituzten jarduerak hainbat euskaraz dira.Jarduera hauek larunbatetan izango dira arratsaldeko 18:00etan. eta sarreren prezioak 3 eurokoak dira helduentzat eta 2 umeentzat, dagoeneko txartelak salgai daude. Lehenengo ekintza urriaren 20an izango da "Elurrezko panpinak" txotxongilo lanarekin.
Informazio gehiagorako jo ezazue Barakaldoko zentru zibikoetara.

2012-02-13

Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana

 Barakaldo antzokian euskarazko beste antzezlan bat antolatu dute martxoaren 9rako. ostirala, gaueko 20:00etan.


Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana


 Thom Sharpe gaur egungo literaturako idazle garrantzitsua dugu, eta bereziki,komediaren arloan
Wilt eleberrian hamaika egoera barregarri sortzen dira, eta 10 milioi ale baino gehiago saldu ditu  22 hizkuntzatara itzulia izan delarik...


Hainbat adituen iritziz, Wilt XX. mendeko liburuen arteko komikoenetakoa dugu. Eleberriak zuzentasunaren eta kulturaren estereotipoarekin jokatzen du, berori barregarri utziz.

Umore garbi eta burutsuaren bidez, edozein konbentzionalismoren atzean anarkiaren anabasa dagoela planteatzen du.
Hori dela-eta, ikuskizun dibertigarria, garratza eta entretenigarria egin nahi izan dute Ados antzerki taldekoek eta, era berean, hausnarketaren bat eragingo duena.



NOIZ: MARTXOAREN 9,ostirala, 20:00etan.
NON: BARAKALDO ANTZOKIA.

2012-01-25

Hil arte bizi antzezlana

 Datorren otsailaren 3an, ostirala, Barakaldoko antzokian beste antzezlan dibertigarria ikusteko aukera izango dugu: HIL ARTE BIZI.

 Hona hemen istorioaren nondik norakoak:
Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten dan hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Gizon bi eta andra bat eta jakina... gitxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak... edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da hareen arteko adiskidetasuna kolokan ipiniko duena. Zer egingo zenuke zure bikotekideak zure lagun onenagaz alde egingo balu? Biei barkatuko zeunskie? Bietako bati? Nori? Eta heriotza tartean bada... dena desberdin ikusten da? Edo zer parkatu zeinke maitasunagaitik? Eta adiskidetasunagaitik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da?

Informazio gehiago webgune honetan:
http://teatrobarakaldo.com/site/espectaculo.asp?id=1047&seccion=fechas

2012-01-06

Inorako bidaia antzezlana



Kukubiltxo antzerki taldekoek datorren urtarrilaren 27an gaueko 20:00etan Barakaldoko antzokian antzeztuko dute: Inorako bidean lana.
Hona hemen antzezlan horren laburpena:
Mendiko herrixka bateko biztanleak sistema ideologiko errepresibo batean bizi dira. Utopia izeneko tabernan batu eta irratian berriak entzuten daudela Haizea eta Askatasuna programa aurkitzen dute. Bertan Carmen egunean 9 pertsonak ihes egitea erabaki dutela entzuten dute eta mendiko biztanle hauek marinel bihurtzen dira askatasunaren bila.

2012-01-03

IPAR HAIZEAREN KONTRA antzezlana


 Datorren urtarrilaren 22an, igandea, arratsaldeko 19:00etan euskarazko antzezlan bat ikusteko parada izango dugu: IPAR HAIZEAREN KONTRA.
Daniel Glauttauer idazlearen Gut gegen Nordwind eleberrian oinarritutako obra da eta Fernando Bernues da zuzendaria.
Hemen duzue antzezlan honen  nondik norakoak:
Emmi Rothener-ek LIKE aldizkariko harpidedun izateari utzi nahi dio. Hori dela eta, mezu bat bidaliko die argitaletxekoei. Okerreko helbidera bidaliko du, eta Leo Leikeren postontzira helduko da. Otsailaren amaieran, Emmik aldizkaria jasotzen jarraitzen duenez, beste mezu elektroniko bat bidaliko du. Mezua berriro Leori helduko zaio. Emmik barkamena eskatuko dio eta hala, poliki-poliki sakontzen joango den harremana sortuko da eta elkarrenganako dependentzia handitu egingo da.

2011-11-24

BUAH TXABAL ANTZEZLANA

 
 Datorren astean, 2011ko abenduaren 2a, arratsaldeko 19:00etan SASIBURU elkartekoek  BUAH TXABAL antzezlana ekarriko dugu  Barakaldoko Gazte Bulegoa eta Topagunearen laguntzaz.


ZER: BUAH TXABAL antzezlana
non: GAZTE BULEGOAn. San Juan kalean.
NOIZ: abenduaren 2a, arratsaldeko 19:00etan.


Bestalde, Laguntasuna elkarteko lagunek beste jarduera polit bat antolatu dute: Bihar, azaroak 25, San Bizente Auzoko (Barakaldo) kaleetatik arituko dira betiko Euskal Kantak abesten.

Laguntasunaren egoitzan geratu gara arratsaldeko 8etan.

Badakizue ZINTZO, ZINTZO ETA EUSKARAZ MINTZO.

2011-10-16

"Etxe asmatua" umeentzako ikuskizuna



Datorren asteartean , urriak-18, Barakaldoko antzokian Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrentzako ikuskizuna. izango da.Bi ekitaldi egongo dira goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 15:15ean.

Obra honetan imajinazio-jolas bat eta etxe bat eraikitzea proposatzen da eta, hau gauzatu nahian, haurtzaroan sortzen ditugun alegiazko elementu guztiez baliatzen gara.

Antzezkizun naïf honetan, pertsonaiek “euren etxeko” espazio fisikoa eta, areago, espa-zio emozionala eraikitzera jolasten dira, bertan argia sartzen da, jaten dute, lo egiten dute, jolas-ten dira, lagunak hartzen dira, kondairak kontatzen dira… ametsetako espa-zioa da.

Baina aurkezpen eszeniko xumea dugu. Bertan, espazioa “irudipen espazio” bilakatzen da, eta aktoreek egindako jolasek giro hurbil, bero eta erosoa sortzen dute, gure etxean sentitzen dugunaren parekoa.

2011-03-25

BABILONIAKO LOREAK ANTZEZLANA


Datorren apirilaren 9an gaueko 20:00etan euskarazko beste antzezlan bat ikusteko aukera izango dugu Barakaldoko antzokian.


Antzezlan honen zuzendaria Ander Lipus dugu eta aktoreak hauexek ditugu:



Miren Gaztañaga, Ander Lipus, Espe López, Alex Gerediaga, Mirian Martxante.  
 

"Hegoak gogora ekartzen ditu bere amuma Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan."