2023ko bazkidetza kanpaina
🟠Sasiburu irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Talde dinamizatzaileko boluntariook euskarazko hainbat jarduera antolatzen ditugu Barakaldon urtean zehar. Horretarako, dirua ezinbestekoa da!
✅Info+: https://www.sasiburu.eus/p/bazkidetu.html?m=1
2023-02-11
BULTZA EUSKARA, EGIN ZAITEZ BAZKIDE!
📢BARAKALDOKO EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA
Datorren ostegunean, otsailak 16, Euskararen Aholku Batzordea bilduko da. Bilera Clara Campoamor zentro zibikoaren 5. gelan egingo dugu, arratsaldeko 18:30ean.
🗨️Bilera udalak deitu du eta irekia da. Animatu eta parte hartu!
#Barakaldo #BarakaldoEuskaraz #Euskara
2023-02-08
HONDAMENDIA ANTZEZLANA BARAKALDO ANTZOKIAN
Ostiral honetan, hilak 10, Barakaldo Antzokiak Hondamendia aurkeztuko du, Axut! eta Artedrama konpainien azken koprodukzioa.
Hondamendiak zaborra metafora gisa hartzen du eta pandemian sortutako egoera eta Zaldibarko zabortegiaren erorketa abiapuntu bezala hartuta, hala eta guztiz ere, bizitza baldintzarik gabe maitatzea proposatzen digute.
Harkaitz Canoren testuarekin eta Ximun Fuchs-en zuzendaritzapean, ikuskizuna eszenatokira igoko da, Euskal antzerkiko interprete ospetsuenek osatutako koru-banaketa zabalarekin.
NOIZ: OTSAILAK-10, OSTIRALA, 20:00etan.
NON: BARAKALDO ANTZOKIA. ( Elcano, 4 ).
Argibide gehiago: 944 780 600
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)