2011-09-02

Filmak euskaraz



Zinezaleentzat euskarazko bi filma berri ikusteko aukera izango da Bilboko zine aretoetan asteburu honetan: "Arriya" eta " la  chanson de Roland".

Arriya

Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

Alberto J. Gorritibereak Euskal Telebistan ematen ditu urteak zeregin desberdinetan murgilduta. “Eutsi!” izan zen bere lehenengo luzemetraia, 2007an estreinatua. Azkeneko urtetan bi dokumental idatzi eta zuzendu zituen“1908-2008 y sigo…”, Jorge Oteiza artistari buruz, eta “Flysch, Haitzen Hitza”, zientzian eta ingurumenean oinarritua.

" la  chanson de Roland"

Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten.Film honetako zuzendaria Olivier Van der zee dugu.