2025-05-03

EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON


 Euskaraldia badator Barakaldora!!! Aurtengo edizioan, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko egitarau polit eta potente bat eskainiko dizuegu!!!

  • Umeentzako ekintzak: puzgarriak, erraldoien kalejira, tailerrak…
  • Barakaldoko hamaikakoaren aurkezpen ofiziala
  • Hasiera-kontzertua
  • Kalean euskaraz aritzeko kafealdiak
  • "Urak eginen du bide" dokumentala eta solasaldia.
  • Sagardo eguna Beurko-Bagatzan.
  Guztira 30 jarduera baino gehiago izango dugu Barakaldon Euskaraldian.Lehenengoa Euskaraldiaren aurkezpen eguna izango 
dugu Herriko plazan maiatzaren 6an, 17:30ean.

 Oraindik izena eman ez baduzu, anima zaitez eta hautatu zeure rola euskaraldiko webgunean:

                         https://euskaraldia.eus/

2025-05-02

"URAK EGINEN DU BIDE " DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA.



SASIBURU
 ELKARTEkook beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu EUSKARALDIA sustatzeko ekintzen artean.

"URAK EGINEN DU BIDE " DOKUMENTALA  ETA SOLASALDIA.

 Urak eginen du bide dokumentalak, adituen eta pertsona ezagunen elkarrizketa eta testigantzen bidez, gaur egun euskarak ikus-entzunezkoen munduan duen egoera aztertzen du. Hizkuntzaren normalizazio prozesuan ikus-entzunezkoek nola eragiten duten eta euskarak aro digitalean aurrera egiteko zer erronka dituen aztertu dute egileek.

NOIZ: MAIATZAREN 13an, arratsaldeko 19:00etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.

           
                 ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!