Datorren asteko asteratean, ekainaren 19an, Barakaldoko antzokian euskarazko film interesgarri bat ikausteko aukera izango dugu:
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
Filma hau Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean burutu dute.
ANIMA ZAITEZ!!
Hementxe duzue film honetako trailerra:
http://vimeo.com/40230513
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
NOIZ: DATORREN ASTEARTEAN, EKAINAREN 19AN, 20:00ETAN.
Zinema etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zinema etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2012-06-12
Gazta Zati Bat dokumentala Barakaldon
2012-03-09
LABURBIRA 2012. FILM LABURREN ZIRKUITOA
SASIBURU ELKARTEKOEK DATORREN MARTXOAREN 20AN, ASTEARTEAN, ARRATSALDEKO 19:00ETAN BESTE EUSKARAZKO EKITALDI BAT ANTOLATU DUGU TOPAGUNEAREN LAGUNTZAZ.
LABURBIRA 2012. FILM LABURREN ZIRKUITUA
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA
NOIZ: MARTXOAREN 20AN, 19:00 ETAN.
2011-12-09
URTE BERRI ON AMONA FILMA
Abenduaren 20an,gaueko 20:00etan,Barakaldoko antzokian pelikula dibertigarria ikusi ahal izango dugu, URTE BERRI ON AMONA filma
2011-11-11
Bertsolari filma antzokian
Barakaldoko antzokian Bertsolari izeneko filma ikusteko aukera izango dugu azaroaren 29an, gaueko 20:00etan.Asier Altunaren gidoipean eta zuzendaritzapean egindako lana da Bertsolari.Orain artean ikusi duten euskaltzale eta bertsozale gehienen ahotan oso kritika ona entzun ahali zan dugu.Beraz, anima zaitezte eta hurreratu ikustera.
Bestalde, asteburu honetan 'Bi anai' filma aurkeztuko dute Bilboko zine-aretoetan. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Bestalde, asteburu honetan 'Bi anai' filma aurkeztuko dute Bilboko zine-aretoetan. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
2011-09-02
Filmak euskaraz
Zinezaleentzat euskarazko bi filma berri ikusteko aukera izango da Bilboko zine aretoetan asteburu honetan: "Arriya" eta " la chanson de Roland".
Arriya
Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.
Alberto J. Gorritibereak Euskal Telebistan ematen ditu urteak zeregin desberdinetan murgilduta. “Eutsi!” izan zen bere lehenengo luzemetraia, 2007an estreinatua. Azkeneko urtetan bi dokumental idatzi eta zuzendu zituen“1908-2008 y sigo…”, Jorge Oteiza artistari buruz, eta “Flysch, Haitzen Hitza”, zientzian eta ingurumenean oinarritua.
" la chanson de Roland"
Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten.Film honetako zuzendaria Olivier Van der zee dugu.
2011-06-25
Azken gaua filma.
Bilboko multis zinema aretoetan Azken gaua Massy Tadjedin zuzendari iraniarraren filma euskaraz ikusteko aukera daukagu asteburu honetatik aurrera, zinema euskaraz programaren barruan.
Pelikula honek bikote arazoak, jeloskortasuna eta traizioa lantzen ditu. Keyra Knightley eta Eva Mendes aktoreek hartzen dute parte filma honetan.
Joanna (Keira Knightley) eta Michael (Sam Worthington) bikote perfektua dira: gazteak, ederrak eta arrakastatsuak. Bat-batean, haien bizimoduak erabat aldatuko dira. Joannak susmo txarra hartu dio senarraren eta haren lankide baten (Eva Mendes) arteko hartu-emanei. Zalantza sortuko da Joannarengan, eta zalantza horrek bere lehenengo maitale izandako Alex (Guillaume Canet) beste modu batera ikustera bultzatuko du. Massy Tadjedinek hartutako erabaki batek bizitzan zenbaterainoko eragina izan lezakeen azaltzen digu istorio honen bitartez.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




