Bilboko multis zinema aretoetan Azken gaua Massy Tadjedin zuzendari iraniarraren filma euskaraz ikusteko aukera daukagu asteburu honetatik aurrera, zinema euskaraz programaren barruan.
Pelikula honek bikote arazoak, jeloskortasuna eta traizioa lantzen ditu. Keyra Knightley eta Eva Mendes aktoreek hartzen dute parte filma honetan.
Joanna (Keira Knightley) eta Michael (Sam Worthington) bikote perfektua dira: gazteak, ederrak eta arrakastatsuak. Bat-batean, haien bizimoduak erabat aldatuko dira. Joannak susmo txarra hartu dio senarraren eta haren lankide baten (Eva Mendes) arteko hartu-emanei. Zalantza sortuko da Joannarengan, eta zalantza horrek bere lehenengo maitale izandako Alex (Guillaume Canet) beste modu batera ikustera bultzatuko du. Massy Tadjedinek hartutako erabaki batek bizitzan zenbaterainoko eragina izan lezakeen azaltzen digu istorio honen bitartez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina