Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-12-03

EUSKARAREN ONDAREAK DOKUMENTALA

 



Gaur gaueko 20:00etan, Agustin eta Aurori 🤣🤣🤣, Sasiburu saria, Euskararen Ondareak... eta amaieran SORPRESA 😂!
🎉Nor izango da Sasiburu sariaren irabazlea?


2019-12-08

Sasiburu saria 2019

Pasa den abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hainbat herritarrok, gizon zein emakume, zahar, heldu zein gazte, egun berezi honetako ospakizun desberdinetan parte hartu genuen Euskal Herri osoan zehar.

Barakaldon ere hainbat jarduera egin dira azken asteotan euskararen eguna ospatzeko, eta guztien artean, agian hunkigarriena, Haladzipo elkarteak Barakaldoko gainontzeko elkarte eta talde euskaltzale gehienekin batera egin zuen “Bizitza triste eta ederra” ikuskizuna izan zen. Bertan, zendu berria den Iñigo Muguruzari egin zitzaion omenaldia.

Barakaldoko Sasiburu elkartekook, jarduera eder hori aprobetxatu genuen Sasiburu Saria banatzeko. Barakaldoko sari honen bigarren edizioan, Endika Lahaine rapero barakaldarrari egokitu zitzaion saria, euskal kulturaren alde eta euskararen alde egin duen eta egiten duen lan eskergagatik. Une gogoangarriak bizi izan genituen abenduaren 3an ekitaldi horretara urreratu ginenok. Une horietako bat, zalantzarik gabe, Endikak saria jasotzean esandako hitzak izan ziren; bere gurasoei eskerrak eman zizkien euskara ikasteko aukera emateagatik.

Abenduaren 3ak arnasa hartu, indarrak bildu eta aurrera are gogotsuago egiteko indarrak eman zizkigun. Izan ere, datozen hilabeteetan erronka berriak datoz: euskaraldiaren bigarren edizioa, udalaren euskara sustatzeko ekintza plana aurrera eramatea, guztion artean Barakaldon euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzen jarraitzea... Aurrera.

2016-03-26

UDABERRIAN EUSKARAZ


Udaberri honetan SASIBURU elkartekook hainbat jarduera antolatu dugu kasu batzuetan beste elkarteekin elkarlanean.Momentuz aurrerapen gisa apirilean antolatu ditugun ekitaldi batzuen berri emango dizuegu.
Hasteko, apirilaren 13an arratsaldeko 19:00etan "BIZI BARATZEA" liburuaren aurkezpena izango dugu Jakoba Errekondoren eskutik Clara Campoamor kultur etxean eta EGUZKI elkarte ekologistaren laguntzaz.
Bestetik, apirilaren 21ean arratsaldeko 19:30ean "Putinen goardasola" antzezlan dibertigarriaz gozatzeko aukera izango dugu San Bizenteko kultur etxe horretan ere.Horrez gain, apirilaren 30ean gaueko 21:30ean Zuazoko Centro galegoan bertso afari paregabea antolatu dugu KILIKA bertso eskola eta Arteagabeitia-Zuazoko IBARRETA auzo elkartekoekin batera. Tiketak erosteko argibideak laster emango ditugu.
Azkenik, euskara gaiari buruz hitzaldi sorta bat antolatu dugu, baita antzerkialdi baten antolaketan eman dugu geure laguntza. Azkenengo ekimenen berri aurrerago emango dizkizuegu.

 
ETOR ZAITEZ ETA ONDO PASA. BADAKIZU, UDABERRI HONETAN EUSKARAZ!!

2016-03-08

XIX. MENDEKO EMAKUME BERTSOLARI ISILDUEN AHOTSA


Gaur emakumearen nazioarteko eguna izanik, SASIBURU elkartekook antolatu dugun jarduera baten berri eman gura dizuegu:

EMAKUME BERTSOLARI ISILDUEN AHOTSA

Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, (beraien bertsoak erre, gorde, ixildu,… baitira), batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu dugu bidean eta ixilduriko emakumeen historia ekarri nahi dugu argitara.

Ikuskizun honen bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dizkizuegu.

NOIZ: MARTXOAREN 22an, ASTEARTEA, arratsaldeko 19:30etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA).

Bertan ikusi, entzun eta biziko dugun saio hunkigarriaren aurrerapena hemen ikus dezakezue:


AMIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!



2015-12-10

Barakaldoko mugimendu euskaltzalearen historia

Barakaldoko udalak K aldizkariaren 2. zenbakia atera berri du abenduan eta bertan Txeru García Izagirrek Barakaldoko mugimendu euskaltzaleei buruz idatzitako artikulu interesgarria aurki dezakegu. 21 orrialdetan hainbat izen, leku eta talde aipatzeaz gain, 1960-70 eta 1970-80 hamarkadetako argazki ere aurkituko dituzu.
Udalak aldizkariaren 700 ale argitaratuko ditu eta 10 eurotan jarriko dira salgai kiosko, liburu-denda eta Errekatxoko Luis Choya Almaraz zentroan. Zure ale aurkitzen ez baduzu edo zuzenean Txeruren lana irakurri nahi baduzu, hementxe duzu:

Sasiburutik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Txeruri gure historia biltzeko egin duen lan bikainagatik. Eskerrik asko!

2015-12-06

2015eko Euskararen Ginkanako memoria

Aurtengo Euskararen Ginkana amaitu da eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):

Ginkanan zenbat jokalari zeuden jakin nahi duzu?
Eta besteak zein probara arte heldu ziren?
Eta zubia hartu ote duten?
Eta txanponik erabili duten?
Eta zein bide aukeratu ote zuten?
Ginkanako proba guztiak eta beraien erantzunak kuxkuxeatu nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen Ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakin-mina asetzen duzun :-)

2015-10-19

Euskararen Ginkana 2015

Barakaldon Euskararen Ginkanako aurreko edizioak oso harrera ona izan zuen. Jende dezentek parte hartu zuen eta denak errepikatzeko gogoekin geratu ziren. Bada, jokoaren edizio berri bat prestatu dugu eta zuk jokatu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!



Ginkanaren ibilbidea, proba motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:


Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Parte hartzaileekin jaitxo bat ere ospatu nahi dugu sariak banatzen ditugunean.

Abendurarte denbora dezente dago eta beraz, ginkana hasita badago ere inolako arazorik gabe has zaitezke zu ere jokatzen. Jokatzen hasteko sasiburu.ginkana@gmail.com helbidera mezutxo bat bidali besterik ez duzu eta handik gutxira, lehen proba egiteko jarraibideak jasoko dituzu zure postontzian :-)

Probak zer nolakoan izango diren ideia bat har dezazun, hemen dituzu adibide pare bat:

1. adibidea
Zer deitu naizu?
2. adibidea
Zerrenda honetatik zein hitz dago lekuz kanpo?
  • Besarkatu
  • Ferekatu
  • Xuxurlatu
  • Laztandu
  • Ainguratu
  • Musukatu
  • Zurrupatu
  • Miaskatu
Egiguzu kasu, oso onddo pasatuko duzu eta. ANIMATU!

2015-09-17

Euskaltegietako matrikula epea zabalik

AEK-ko lagunek ikasturte honetako ikastaroen eskaintza helarazi digute.Betiko ikastaroez gain, ikastaro bereziak daude jubilatuentzat, etorkinentzat...baita autoikaskuntza ikastaroa ere.
Bestalde, azken urteotan bezala BERBALAGUN  mintza taldeen proiektua abian egongo da laster.



2015-06-16

Barakaldoko Mega Parken #ZergatikEzEuskaraz?

Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarri duen "eta hau zergatik ez EUSKARAZ?" kanpainari jarraiki, Sasiburu elkarteko kideok irteera bat antolatu genuen Barakaldon, eta hainbat motako frankiziaz eta saltokiz josita dagoen Mega Park gunera joan ginen pegatinak itsastera. Espero bezala, kanpaina honetako eranskailuak jartzeko lekuak barra-barra ziren han. Fashion Outlet delakotik hasita, Yelmo zinemetaraino eta KIWOKOtik hasita Leroy Merlineraino, gaztelania hutsez idatzitako hainbat eta hainbat kartel eta testu aurkitu genituen: juguettos, Calvin Klein, toys R usKrunch, ChiquiTin, KIABI, El Corte Inglés, Norauto, C&A, JOTA+GE, DonGa, Desigual, DECATHLON... Haratago dauden jatetxeetan berdin: McAuto, pollitos, KOKOXILY. Max Centerreraino ez ginen heldu baina ziur hizkuntz paisaia berdintsua aurkituko genuela.


Gogoratu beharra dago Barakaldoko 20.000 auzotar euskaldunak garela; bertoko dendek kontuan hartzeko moduko kopurua. Baina gogoratu beharra dago ere, Mega Park merkataritza-gunera joaten direnak eskualde osoko auzotarrak direla, zaretela, eta horregatik bezeroak beraien artean euskaraz hitz egiten entzutea oso ohikoa dela. Horregatik, ulergaitza egiten zaigu hainbeste diru mugitzen duten enpresa hauek euskarari merezi duen lekurik ez gordetzea. Topaguneko ekimen honi esker gauzak aldatzen joatea espero dugu, hainbat euskaldun baikaude desian gauzak hobeto egin ditzaten.

Hala ere, badira toki batzuk gure ustez aipamen berezi bat merezi dutenak. Batzuk zentzu txarrean eta beste batzuk zentzu onean. juguettos eta toys R us jostailu dendak eta ChiquiTin haurtzaindegia adibidez haur txikiei zuzenduak daude eta harrigarria iruditzen zaigu sarrerako atean bertan gaztelania hutsezko kartelak aurkitzea. DonGa jatetxeak eta JOTA+GE dendak berriz, bertokoak dira baina euskarataz paso egiten dute.

Amaitzeko, IKEA eta Forum Sport aipatu nahi ditugu. Izan ere, azken bi hauek izan ziren elebitasuna serio hartzen zutela ikusi genituen bakarrak. Azken honen kasuan gainera, kartel guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egoteaz gain euskara gaztelaniaren aurretik agertzen zen. Beraz, hau izan zen gure txango guztian pegatinak jartzera joan eta jarri gabe utzi genuen leku bakarra. Bikaina izango litzateke beste saltoki eta frankiziek eredutzat hartuko balute.

Mega Park albo batera utzita, Barakaldoko beste txoko askotan ere pegatinak itsatsi ditugu azken asteotan. Prestatu dugun argazki bilduman kontsulta ditzakezue.

2015-05-29

Eta hau, zergatik ez euskaraz? Kanpaina

Sasiburukideok Euskaltzaleen Topaguneak abiatutako “eta hau, zergatik ez euskaraz?” kanpainan parte hartuko dugu. Kanpainaren helburu nagusia paisaia linguistikoa euskalduntzea da, kanpainaren pegatinak jarriko dira gaztelania hutsez dauden errotuluen gainean.

Barakaldon lan asko dugu egiteko; zoritxarrez, gure herriko leku publiko zein komertzio handi askotan, gauza asko gaztelania hutsean idatzita daude. Hori dela eta, Sasiburukideok gurekin batera pegada masiboa egitera gonbidatu nahi zaituztegu ekainaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko elizan.
Pegadara joaterik ez baduzue, baina gaztelania hutsezko errotuluak identifikatuta badituzue, bidali lekuaren izena eta helbidea eta egiten ahaleginduko gara!



Kanpainari buruzko informazio guztia hemen duzue: http://topagunea.eus/2015/05/eta-hau-zergatik-ez-euskaraz/

GAURTIK HASTEN DA BIHARKO BARAKALDO EUSKALDUNA! 



2015-05-21

OIHAN VEGA "EUSKARAREN ESPEKTAKULUE"

Datorren asteartean, maiatzak 26,   OIHAN VEGAren ikuskizuna izango dugu SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAn, Barakaldoko udalaren euskara zerbitzuaren eskutik.
  • ZER: "Euskararen espektakulueOIHAN VEGA.
  • NONClara Campoamor k.e.( Gernikako arbola, San  Bizente auzoa).
  • NOIZMAIATZAK-26. ARRATSALDEKO 19:00etan.


Hona hemen ikuskizunaren laburpentzo bat:

2015-03-22

EUSKARA EGUNA ZUAZON

KORRIKA dagoeneko Euskal Herriko errepideak, herriak nahiz hiriak zeharkartzen dabil dagoeneko, Barakaldora datorren asteartean, martxoak 24, helduko zaigu 17:00ak aldera. Hainbat festa eta jarduera antolatu ditugu elkarte euskaltzaleok.
Oraingo honetan Arteagabeitia Zuazon martxoaren 28an antolatu dutena aurkeztu nahi dizuegu.Arratsaldeko 18:00etatik aurrera haurrentzat kalejira eta disko festa izango dira, bestalde kantu poteoa eta musika ibiltaria ere antolatu dituzte besteak beste.

2014-12-17

Euskarazko produktuen katalogoa


Gabonak datozela eta, garai hauetan hainbatek opariak egiteko ohitura dugu. SASIBURU elkartetik euskarazkoak egiteko ere gomendatu nahi zaituztegu. Horretarako, ondoko webgune honi zeharo interesgarria deritzogu:


Sar zaitez euskal produktuen gune horretan eta aukera ezazu gustukoena.

2014-12-11

Euskaldunen topaketa musikatua

Ostiral honetan, abenduak 12, Berbalagun ekimenak  euskaldunon topaketa musikatua antolatu du Barakaldon, 19:30ean Eguzki tabernatik abiaturik. Euskaltzale oro dago gonbidatua, eta bestalde, AEKideek, urte bukaerako jaia ekintza honen bidez gauzatuko dutela adierazi dute jada. Gainera, topaketan jana eta edana egoteaz aparte, musika, zozketak eta hamaika sorpresatxo izango baitira.

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2014-11-28

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.2


Euskararem nazioarteko egunea dela eta Hizkuntza eskolako kideek zenbait jarduera antolatu dute hala nola sekulako bertso saioa, datorren abenduaren 4an,arratsaldeko 18:30etan, Barakaldoko hizkuntza eskola bertan..
Bestalde, abenduaren 3an goizeko 10:00etan FAKUN AZNAREZ-ek Argentinako euskaldun batek hitzaldi bat emango du hizkuntza eskolako liburutegian.

Anima zaitez eta hurbildu hizkuntza eskolara!!


2014-11-27

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.1.



Euskararen nazioarteko eguna dela eta, hainbat jarduera izango dira datorren astean besteak beste gazte bulegokoek antolaturikoak, Barakaldoko hizkuntza eskolakoek, udaleko euskara zerbitzukoek...
Oraingo honetan Barakaldoko gazte bulegokoen antolatutakoen berri daukazue:
Elikagaien manipulatzaile eta perkusio tailerra dituzue, baita k izeneko dokumentala ere. Tailer horien berri izateko jo ezazue ahalik eta lasterren gazte bulegora (San Juan kalea) edo telefonoz deitu.

Bestalde, hona hemen euskaltzale batek helarazi digun informazioa, bihar bertan kantaldi ederra izango dugu Barakaldoko antzokian.

ZER: Eñaut elorrieta (ken7) bere bakarkako diskoaren aurkezpena.“Deserriko kantak” .

NOIZAzaroak 28, OSTIRALA,  20:30etan. 

NON:  Barakaldo Antzoki-an 



ZER:  Pirritx, Porrotx eta Marimotots. TXO,MIKMAK txikia!! emankizun berria
NOIZ: azaroak 30,eguerdiko 12.00etan eta arratsaldeko 17:30etan.
non: Bec-en.


http://bilbaoexhibitioncentre.com/eventos/pirritx-porrotx-eta-marimotots/#.VHdUXWdnSUd

 

2014-11-15

BARRY BARREZ.. The Berbalaguna Experience.


Berriro ere SASIBURU elkarteak beste euskarazko jarduera dibertigarria antolatu du: The Berbalaguna Experience, Barry Barrezen beste bakarrizketa saio barregarriaz primeran pasatzeko aukera aparta izango dugu.Hona hemen beraren bakarrizketa horren laburpentxoa:

"Berbalaguna... ideia oso ona, ezta? Oso ekintza baliagarria, emankorra... izan daiteke. Baldintza normaletan. Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko modu onenetarikoa -eta atseginetakoa- da... normalean! 

Kontatuko dizuet zer gertatu zitzaidan nire berbalagunarekin. Neska katxarroa zen, hori bai, eta onartu egin behar dut harreman ona izan dugula... baina nitaz ez egin barrerik, mesedez... enteratzen zaretenean...  Elkar ikusiko dugu!! Aio!!"


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

Non:  San Bizenteko Kultur Etxea.

Noiz: Azaroaren 27an,   19:30etan

Zer: Bakarrizketa- Barry Barrez

2014-11-06

Elhuyarren #esanHitza ekimena abenduaren 3ra begira

Elhuyarrek bere euskarazko hiztegirako, 20.000 hitzen ahoskera lortu nahi ditu NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA baino lehen. Bideo honetan, ekimenak zertan datzan azaltzen da:

Anima zaitez zu ere, oso erraza da eta!

2014-10-26

EUSKARA PLAZARA BARAKALDON


Barakaldoko udalekoek euskarazko zenbait jarduera antolatu dute helduentzat, datorren astean hasi eta euskararen egunera arte.Esate baterako, datorren asteartean, hilak-28, Kike Amunarrizen hitzaldia izango dugu San Bizenteko kultur etxean; bestalde, garagardo dastaketako tailer bat izango da eta bi kontzertu.Anima zaitezte eta parte hartu!! askotan esan dugun bezala euskara sustatzea guztion eginkizuna da eta.

2013-11-27

Euskararen nazioarteko eguna Barakaldon

Abenduaren 3a heltzear da eta ospakizun hau aitzakitzat hartuz Barakaldoko talde ezberdinok euskararekin lotutako ekitaldiak burutuko ditugu.

Aste batean zehar, Berbalagun, Barakaldoko HEO, Gazte bulegoa, Barakaldoko gazte asamblada eta Sasibururen eskutik, topaketak, bertso saioak, magoak, eta bideo emanaldiak ospatuko dira. Zatoz! Ospatu euskara gu guztiokin!