09:00etan Santurtziko tren geltokian lotuko gara autoz Karrantzara abiatzeko. Bertan lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dugu: Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Leize hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.
Eta ondoren El Karpin animalia parkera joko dugu: inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Parkea 1995eko maiatzean inauguratu zen. Hasieran, basa animaliak jasotzea eta oneratzea izan zuen jarduera nagusi, baina gerora 2003an sail tematiko berriak gehitu ziren espezieen eboluzioa lantzeko.
Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!