2025-11-17

BALBEA ANTZEZLANA

SASIBURU ELKARTEAk beste antzezlan interesgarri bat antolatu dugu ATX antzerki taldearen BALBEA.

 "Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den.

Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein moduan, ez.
Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente.
Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen. Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat dauka: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoela eta ez du haserre hil nahi.

Zenbat bider ikusi dugu lagun edo senide hori, harro egoteko moduko bizitza izan duena eta ordea, hiltzeko zorian dagoenean, izaera lainotu eta iluntzen zaiona azkenean, mundu hau haserre bizian abandonatzeko."

ZER. BALBEA ANTZEZLANA.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.

NOIZ: AZAROAREN 27an, OSTEGUNEAN, 19:15ean.

           BETI BEZALA DOHAINIK!! ANIMA ZAITEZ!!

   

       


2025-11-14

Xiberoako Ikastolen aldeko Saski Salmenta


 Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta Kanpainian parte hartuko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz.

Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea aukeratuz.

Zure saskia(k) webgunean eskuratzeko azken eguna: azaroak 23.

Saskien banaketa abenduaren 13an egitea aurreikusi dute, eta Laguntasunako egoitzan izango da (Elexpuru 7 behea, Barakaldo).

Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik!

2025-11-12

BARAKALDOKO MINTZODROMOA


 Aurten berriro ere BERBALAGUNekoek Barakaldoko mintzodroa antolatu dute. Azaroaren 17an izango dugu Clara Campoamor kulturgunean , bi txandatan:goizean 10:15ean eta arratsaldean 18:30ean.

Noiz: azaroaren 17an.

Zer ordutan: goizez 10:30ean eta arratsaldez 18:15ean.

Non: Clara Campoamor kulturgunean.

Izena emateko: 

678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi.


                 ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

2025-11-06

"KOLDARREN BIHARAMUNA" LIBURU-AURKEZPENA.


SASIBURU elkarteak beste jarduera interesgarri bat antolatu du, barakaldar idazlea den Koldo Basaberen liburu baten aurkezpena hain zuzen ere.

 Konpondu gabe dagoen krimen bat. Ikertzaile hondoratua. Engainuen labirintoa.

Koldarren biharamuna eleberri beltzean, hiriak ez du lo egiten; tabako hotzaren ke artean eta euripeko kaleen distiran bizi da.
Ikertzaile zakar bat, edateari lotua eta nekez atseden hartzen duena, inoiz gertatu behar ez zuen hilketa baten atzetik doa.

Baina arrasto bakoitzak ilunpe sakonagoetan murgiltzen du: ustelkeriaren bihotzera, barkamenik gabeko traizioetara, eta azken gezur batera, berak ere suntsipena ekar diezaiokeena.

Liburu honetan aurkituko dituzu:
✔ Diruak erosten duen leialtasuna duen hiri bat.
✔ Gainbeheraren atarian dagoen protagonista bat.
✔ Traizioz eta ustekabez ehundutako eleberri beltz bat.
✔ Ezertan fidatzera utziko ez zaituzten pertsonaiak.
✔ Arnasa etenaraziko dizun amaiera bat.

ZER: "KOLDARREN BIHARAMUNA" LIBURU-AURKEZPENA.

NON: KILIMA FAKTORIAN. SAN BIZENTE KALEA, 45ean.

NOIZ: AZAROAREN 20an,19:00etan.

                    ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2025-11-05

"Nor naizen baneki" antzezlana Barakaldo antzokian



  Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dute Artedramak eta Axut!-ek.

  Horrela aurkezten dute konpainiek: "Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe?

  Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da. 

Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs. Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga. Koreografia: Philippe Ducou.


NON: Barakaldo antzokian.

NOIZ: Azaroaren 8an, larunbatean, 20:00etan.

2025-11-03

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA BARAKALDON


   Datorren igandean arratsaldeko 17:00etan Barakaldoko Lasesarren kiroldegian 
egundoko bertso-saioa izango dugu.






Eguna
2025/11/09
Ordua
17:00
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Barakaldo
Tokia
Lasesarre kiroldegia

2025-10-29

"Waterloon galdutakoak".IRAKURZALE KLUBA.


Apuntatu agendan hurrengo liburua.

📚 Xabier Etxeaniz, "Waterloon galdutakoak".

📅 Azaroaren 26an.19:30etan.

🚏 Barakaldoko AEKn.

✍️ Eman izena! 678626567 / barakaldo_berba@aek.eus

Liburu bikaina!!! Ez galdu aukera!!!


Ezkerraldeko Berbalagunak.

2025-10-24

MINTZALAGUN TOPAKETA


 Ezkerraldeko berbalagunekoek beste jarduera dibertigarri bat antolatu dute azaroaren 15ean:

                MINTZALAGUN TOPAKETA DONIBANE LOHITZUNEN


                                ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!


                    IZEN EMATEA

       





2025-10-23

ERRIGORAREN EUSKARARI PUZKA KANPAINA

 Hemen da berriz Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileen (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbesteko lana sostengatzeko aukera.

Batu auzolan erraldoi honetara! Saskiak eskatuz, balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratuko da zuzenean. Ureztatu dezagun euskara denon artean!

Eskatu zure saski beltz, berde edo gorria errigora.eus antarian azaroaren 13a baino lehen





2025-10-21

SARETZEN

 Barakaldoko Euskara Zerbitzuak SARETZEN izeneko familia-tailerrak jarri ditu martxan.

Zehazki, gurasoek eta gaztetxoek euskaraz interaktuatzeko eta jolasteko saioak dira , 8-12 urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduak. Bertan, parte-hartzaileek haien gustuko gai bat aukeratu (edozein izan daiteke: antzerkia, bideoak, jolasak, gizarte-sareak…), eta gero, gai horren inguruko proiektu bat egingo dute: antzerki saio bat, bideoak…

Horretarako, 2 bloke eskaintzen ditugu:

  1. blokea: Urriak 28 - Azaroak 25 - Abenduak 17 (3 saio)
  2. blokea: Urtarrilak 27 - Martxoak 3 - Apirilak 14 - Maiatzak 12 (4 saio.
Tailer hauek EUSKARA HUTSEAN egingo dira, eta beraz, EUSKARAZ egingo da familien arteko interakzioa.




2025-10-20

ZINEFORUMA. Jainkoak ez dit barkatzen


 SASIBURU elkartekook beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu.

"Jainkoak ez dit barkatzen" filma. Zineforuma.

Jainkoak ez dit barkatzen 2018ko Josu Martinez bilbotar zinema zuzendariaren film dokumentala da, Lezo Urreiztietaren bizitzan oinarrituta. Gerra eta deserriaren historia bat da, itsasoko abenturen historia bat, gertatu zirela jakin gabe gertagaitzak direla diruditen pasartez osatutako historia.

Berezia da filma, Martin Ugalde kazetariak Lezo Urreiztietari 1975ean grabatutako elkarrizketa batean oinarritzen da. Horrela, Lezok berak lehen pertsonan kontatzen duen historia da Jainkoak ez dit barkatzen filma. 

NOIZ: URRIAREN 28an, ASTEARTEAN, 19:15ean.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.



2025-10-10

UMOREZKO BAKARRIZKETAK BEURKO-BAGATZAN


 Datorren astean BEURKO-BAGATZAko jaiak izango ditugu. SASIBURU elkartekook ikuskizun dibertigarria antolatu dugu BEURKO-BAGATZAko jai batzordekoekin elkarlanean.

Barre Giro: Umorezko stand up ikuskizuna

Parte-hartzaileak:

  • Amaia Ruiz de Galarreta
  • Asier Galarza
NOIZ: Urriaren 17an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan.
NON: IBARRAKALDU dantza taldeko lokalean.

                              ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2025-10-08

KIROLA EUSKARAZ BARAKALDON

 

   Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin; edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen dauzkagu zuretzat.Adibidez, kirola euskaraz egiteko gune bat nahiko zenueke? Hau da zure taldea!!

Eman izena!

                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!


2025-09-30

SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIA


     Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 5ean (igandea), Laguntasuna Elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen Euskal Jaia ospatuko dugu, ohitura barakaldarra mantenduz. Iganderako programa berezia prestatu du, eta ekintza mordoa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta!

SASIBURU elkarteak ere gure laguntza emango dugu urtero legez.
  
 Anima zaitez eta etor zaitez zure kuadrillarekin San Bizenteko Euskal Jaia ospatzera. 




 

2025-09-29

LEA IBILBIDEA


 Adi, berbalagunok!

Mendia eta natura gustuko badituzue, apuntatu agendan Ezkerraldeko Berbalagunak-en proposamen hau!

LEA IBILBIDEA

NOIZ: URRIAREN 19an. 

Izen ematea:

                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2025-09-25

MAGIA IBILTARIA SAN BIZENTEN



  SASIBURU
elkarteak datorren asteko igandean SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIAn geure ekarpena egingo dugu IMANOL MAGOAren magia saio ibiltariarekin.

Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 5ean.

LAGUNTASUNA elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen  Euskal Jaia ospatuko dugu, programa berezia prestatu dute, eta ekintza mordoa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta! 

NOIZ. URRIAREN 5ean, 13:00etan.

NON: ATARI tabernatik abiatuz (SAN BIZENTEN).

2025-09-18

BERBA POTEOA ARRONTEGIN


  Barakaldoko Berbalagunek ikasturte berriari ongi etorria behar legez egiteko topaketa egingo dute Arrontegiko jaietan.

ZER: BERBA-POTEOA.

NON: BAZTER TABERNATIK abiatuz.

NOIZ: IRAILAREN 19an, 19:00etan.

2025-09-17

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA

 


      Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.

    "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.

      Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.


 NOIZIRAILAK-20, larunbata, eguerdiko 12:30etan.

 NON: ARRONTEGI IKASTETXEA

                                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2025-09-03

FAKTORIA IBILTARIA


Ostiral honetan, irailak 5, FAKTORIA IBILTARIA programari emango diogu hasiera; horren bidez, Kilima Faktorian antolatzen dituzten euskarazko familia-tailerrak eta saioak kaleetara eramango dira, karabana baten bitartez!

Lehenengo geldialdia Gurutzeta auzoa izango da:

  • Irailak 5, ostirala
  • 18:00etan.
  • Munoa parkean.

2025-09-01

BARAKALDOKO KULTUR ETXEETAKO EUSKARAZKO TAILERRAK

 Oraindik aukera duzue Barakaldoko Kultur Etxeetako tailerretan izena emateko! eskaintza zabaldu dute:

👉 Helduentzat ere tailerrak #euskaraz egiteko aukera! 👏👏

📅Izena emateko: irailaren 5era arte.

📍Aurrez aurre: HAZen, kultur etxeetan eta zentro zibikoetan.

📞 Telefonoz: 010

ℹ️ Informazio gehiago (liburuxka): www.barakaldo.eus
Animatu #euskaraz egiten! Jende gutxiago, giro bikaina...


    CLARA CAMPOAMOR
  • EMAKUMEA ETA ZINEMA.
  • TEKNIKA MISTOAZ EGINDAKO PINTURA.
  • YOGA ETA MEDITAZIOA.
  • HIRI BARATZE EKOLOGIKOA ETA LANDAREEN ZAINTZA.

      GURUTZETA
  • LUZAKETAK ETA ERLAXAZIOA.
  • BUZTINA MODELATZEKO TAILERRA.
  • HATHA YOGA.

       ZUHATZU
  • ANTZERKI TAILERRA.
  • YOGA ETA MEDITAZIOA.   

      ERREKAORTU
  • BARREAREN TAILERRA.

       BURTZENA
  • GITARRA.HASTAPENA.
  • MARRAZKIA ETA PINTURA.

                         ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!

                                 www.barakaldo.eus