2011-01-11

Lur Korta ipuin kontalaria

Aurorita beti polita

Gaur goizean ipuinen bila atera naiz basora eta hainbat gauza bitxi gertatu zait. Unax izeneko mutiko bat ezagutu dut, pilota erraldoi bat arrantzatu dut, eta maitasun gutun bat aurkitu dut.

Urtarrilak 15, arratsaldeko 6etan
San Bizenteko "Txiki Txoko" barruan

2011-01-10

SAN BIZENTEKO JAIAK


Kaixo Bertsozaleak:
Eta betiko legez, Bertso Eskolak San Bixenteko Jaietan parte hartuko du. Aurtengoan hiru ekintza antolatu ditugu hona hemen denak:


Lehenengo igandean, hilaren 16an, Herri bazkariaren ostean, Bertso Runba. Sagardole eta Far Westeko bertsolariok animatuko dugu arratsaldea.

Urtarrilaren 20an, Osteguna iazko moduan, Bertso eskola ibiltaria egingo dugu auzoko tabernetatik. Bertso poteoa eskolako kideekin.

Urtarrilaren 21an Sasiburu Euskara Elkartea, eta Jai Batzordearekin Batera Bertso afaria antolatu dugu. Hona hemen kartelean informazio guztia.

http://hasihasibertsoeskola.blogspot.com/2011/01/san-bixenteko-jaiak.html

Etorri goxo goxo afaltzera

eta beste ekintzetan parte hartzera!!!!!!







BAGINAREN BAKARRIZKETAK

"Baginaren bakarrizketak" egindako elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeri egin zieten elkarrizketa.

Obraren helburura da emkumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea.

"Baginaren bakarrizketak" gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztaibada piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.

Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta baraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.

Eguna: urtarrilaren 16an, igandea
Ordua: 19:00etan

Hizkuntza: Euskera
Iraupena: 1 ordu15 minutu
Egilea: Even Ensler
Konpainia: Txalo Produkzioak
Zuzendaria: Begoña Bilbao
Intérpretes: Aitziber Garmendia, Ainhoa Garai