2009-05-07

EKAINEAN DONE JAKUE BIDEA BIZIKLETAZ!


Adi lagunok!!

Ekainaren 13 eta 14ean Egizu Getxo Euskaldun euskara elkarteak asteburu pasa antolatu du Araba aldera; bertan bizikleta ibilaldia egingo dute, Done Jakue bideari dagokion tartea hain zuzen ere.
Asteburuak 40 euro balio du ( berbalagunentzako) eta 50 berbalagun ez direnentzako. Manteinua eta furgoneta barne daude baina informazio osagarria Egizuko lagunen blogean jaso dezakezue. Besterik ez, anima zaitezte asteburu ederraz disfrutatzen. Izerdi pittin bat botako dugu, ez gehiegi ordea!

MAIATZAREN 20AN NOMADAK TX BARAKALDON


Hurrengo maiatzaren 20an, arratsaldeko 19.30ean San Bizenteko kultur etxean Nomadak TX bikote txalapartaria gurekin izango da; hitzaldia eman eta dokumentala jarriko dute.

Gure aldetik, esan beharra daukagu aukera paregabea duzuela kalitatezko emanaldi bat euskaraz ikusteko. Anima zaitezte beraz, eta bertan egongo gara.

BERBA LAGUNEN MENDI IRTEERA ARATZ MENDIRA


Hurrengo maiatzaren 23an Euskal Herriko berbalagunek mendi irteeratxo bat antolatu dute Aratz mendira. Hitzordua goizeko 10.00etan finkatu dute. Joateko asmorik izanez gero idatz egiguzue berbaraka@hotmail.com helbidera.

Anima zaitezte eta mingaina askatu!