2011-03-31

Apirileko euskararen agenda

Kaixo euskaltzaleok, 
Apirilak euskararen aldeko eta euskaraz egindako hainbat jarduera dakar Sestaon eta Barakaldon, hala nola: bertso saioak, antzezlanak, film laburren emanaldia, mendi irteera ...eta KORRIKA.
Anima zaitezte eta parte hartu!!
Ika, ika, ika badator Korrika!!

2011-03-29

Bertso afaria mundiala Sestaon


Apirilaren 15ean, ostirala, Korrika 17 Ezkerraldean izango dugu. Hori ospatzeko eta jaki ekologikoen aldarrikapena uztartuz, bertso afaria izango da Sestaon. Mugarik Gabeko Albaitariak GKE-ko kideak, AEK eta Berbalagun antolatua izango da.
Jon Maia eta Amets Arzallus izango dira bertsolariak, 15€-ren truke honelako afariaz gozatzen dugun bitartean animatuko gaituztenak:

Porrusalda
Oilasko errea
Gazta eta hirusagarra

Anima zaitezte gurekin afaltzen!
Izena emateko: Barakaldo eta Sestaoko Aek euskaltegiak, Sestaoko Udal euskaltegia eta Sestaoko Merlin tabernan, Apirilaren 4a baino lehen.

Korrika 17ko nekea pasatzeko modurik onena, bertso artean afaltzea! Animatu Berbalagunak!!!!

2011-03-28

LABURBIRA FILM LABURREN EMANALDIA

Datorren apirilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, San Bizenteko Kultur Etxean  LABURBIRA  FILM LABURREN EMANALDIA  ikusteko aukera izango dugu Barakaldon. Jarduera hau SASIBURU elkarteak antolatu du TOPAGUNE euskara elkarteen federakundearen laguntzaz.
Bederatzi ikus-entzunezko
LABURBIRAren zortzigarren edizioak 27 emanaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society delakoaren eskutik.
Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua "Txintetilla", Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.