2011-03-28

LABURBIRA FILM LABURREN EMANALDIA

Datorren apirilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, San Bizenteko Kultur Etxean  LABURBIRA  FILM LABURREN EMANALDIA  ikusteko aukera izango dugu Barakaldon. Jarduera hau SASIBURU elkarteak antolatu du TOPAGUNE euskara elkarteen federakundearen laguntzaz.
Bederatzi ikus-entzunezko
LABURBIRAren zortzigarren edizioak 27 emanaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society delakoaren eskutik.
Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua "Txintetilla", Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina