2021-01-19

PRAKTIKATU TXARTELA

 

Aurten ere BERBALAGUNek euskara praktikatzen segituko dute segurtasun neurri guztia betetzen segituko baitute: talde txikiak, toki ireki edota aireztatuetan, musukoaren erabilera... Gainera, berbalaguna izateagatik hainbat abantaila daude:

Prentsa eta argitalpenak 

AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 23 euro

BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan, 91,50 euro

ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidetza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 41 euroan.

GAZTEZULO  Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.

HARMAILA  Ikasturte osoko harpidetza 25 euroren truke.

Bestelakoak
Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.

2021-01-18

D ereduan matrikulatu!

Matrikulazio garaia iritsi da gure herrira. Urtero legez zeure semea edo alabarentzat aukerarik onena gomendatu gura dizuegu, D eredua!

Ez izan zalantzarik zeure seme edo alabarentzako bitaminarik onena D eredua da!

10 arrazoi:
  1. Barakaldoko 2 hizkuntza ofizialak erraztasun osoz erabili ahal izango dute.
  2. Txikitatik 2 hizkuntza ikasten badituzte, erraztasun handiagoa izango dute aurrerago bestelako hizkuntza batzuk ikasteko.
  3. Ikasketak bukatutakoan errazago gertatuko zaie lana topatzea.
  4. Derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan ez dute euskaltegian euskara ikasteko aparteko ahalegin pertsonalik eta ekonomikorik egin behar izango.
  5. Klasean euskaraz ikasteagatik ez dute gaztelania ahaztuko, Barakaldon hedatuen dagoen hizkuntza dela kontuan hartuta.
  6. Barakaldo bezalako leku erdaldun batean B ereduak nekez lortzen du umeen euskalduntzea. D ereduko ikaslegoak soilik ageri du hizkuntza bietan pareko gaitasun maila, beraz beraiek dira elebidun osatuenak.
  7. Bertako kultura, ohiturak, kantak... ulertzeko euskara ezagutu beharra dago. Hizkuntza bakoitza, ingurua ulertzeko modu desberdin bat delako.
  8. Inkestetako datuek erakusten dute D ereduan ikasten duten ikasleek beste ereduetakoen pareko emaitzak lortzen dituztela.
  9. Euskara, gizartean pertsona modura garatzeko daukaten beste baliabide bat da. Euskara ez ezagutzeak gizarteko zenbait esparrutan parte hartzea eragozten die.
  10. D ereduko ikaslegoak balore, kultura, ohitura, hizkuntza... ezberdinen aurrean jarrera irekiagoa erakusten du.