2010-02-25

Hezkuntza deialdiaren aurkezpena: hitzaldi interesgarria.

Harritzekoak dira gero euskararen inguruan entzun ditugun gehiegikeria zein zentzugabekeriak… Areago aintzat hartuz gero, oraindik ere zenbat oztopo daukagun gure hizkuntzan bizi eta aritzeko, edota erdaraz lasai asko egin dezakegun edozein ekintza euskaraz burutzeko.


Horregatik ulergaitza da entzutea euskarak gaztelania baztertzen duela, edo D eredua (gaur egun euskararen ezagutza bermatzen duen hizkuntza eredu bakarra) derrigorrean ezarri nahi dela, astakeria handiagorik!!!… Euskara gure hizkuntza den heinean, denok dugu berau ezagutu eta jakiteko eskubide zein beharra. Eta honen harira, hezkuntza ezinbesteko tresna da gure euskarak (Unescoren arabera egun ere desagartzeko arriskuan dagoena) bizirik iraungo badu.
Norabide honetan egindako ahaleginak ugariak dira, eta oraingo honetan Zaldiko Maldiko (Euskal Herriak Bere Eskola) elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du martxoaren 2an (asteartea) 18:30ean Santurtziko AEKn: Hezkuntza deialdiaren aurkezpena. Etorri eta jarri zure aletxoa euskararen alde!!!

2010-02-23

Irakurketa txokoa

Datorren ostegunean, otsailak 25, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabilera Anitzeko Gelan eta arratsaldeko 19:00etan, Igor Estankona idazlea egongo da Irakurketa Txokoan "Iratzeen esporak" liburuari buruz hitz egiten. Moderatzailea Goizalde Landabaso izango da eta ekitaldia euskaraz egingo da.




Etorriko zaretelakoan.

2010-02-21

Zuhaitz eguna 2010 Barakaldon

Aurten ere, eta Adaxkak Aisi Taldearekin batera, Zuhaitz Eguna antolatu dugu. Agate Deuna auzora joango gara zuhaitzak landatzera.


Anima zaitez eta etorri gurekin Ama Lurrari bizitza ematera.



Otsailak 27, larunbata.
UMEAK: 10:00etan , Bagatzako Metro Geltokian Adaxkak-en begiraleekin joateko.

HELDUAK: 10:30ean Gurutzetako Plazan.