NATURZALE taldeak beste jarduera gozagarri bat antolatu du:
MAGAIA merdira igotzeko irteera.
NOIZ: URRIAREN 18an, goizeko 9:00etan, Barakaldoko tren geltokian.
IZENA EMATEA:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus
NOIZ: URRIAREN 18an, goizeko 9:00etan, Barakaldoko tren geltokian.
IZENA EMATEA:
"MARGOLARI" UMOREZKO BAKARRIZKETA.
Bi urte luzez landu eta detailearekiko obsesioz eraikitako lana da MARGOLARI. Bertan, Manex Astigarragak irudi surrealistak, olibak eta satira soziala nahastea lortzen du, pertsona zein animaliei izenak jartzeko duen gaitasunarekin. Umore absurdutik beltzera jauzika, bere ametsik sakonenaren aitortzatik pasatuz.
NOIZ: URRIAREN 9an, 19:30ean, ostiralean.
NON: IBARRAKALDU dantza taldearen lokalean (San Jose Kalean).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
"Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.
Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.
Barakaldoko Kultur Etxeetako tailerretan izena emateko! eskaintza zabaldu dute:
BURTZENA
HAURRAK
Sormena eta eskulanak garatzeko artea.
ERREKAORTU
Yoga eta meditazioa.
Katsugen undo.Elebitan.
ZUATZU
HAURRAK.
Marrazkia eta pintura.
Ortuko landareak gure etxeetan. Familiarra.
HELDUAK
Pandero ikastaroa. Hastapena. Elebitan.
Pandero ikastaroa. Sakontzea. Elebitan.
Corea eta arnasketa: aktibatu zure gorputza.
GURUTZETA
Hatha yoga.
Luzaketak eta erlaxazioa.
CLARA CAMPOAMOR
HAURRAK
Marrazkia eta pintura.
HELDUAK
Teknika mistoz eginiko pintura.
Yoga eta meditazioa
Laburmetraia bat egiten.
Gitarra. Sakontzea. Elebitan.
Zeramika: gosari-jokoa.
Zeramika: mokokatzeko kita
Zeramika: pitxerrak, pitxer txikiak eta loreentzako pitxerrak.
Gitarra. Hastapena.
Izena emateko aukerak honako hauek izango dira:
1. Online. Egoitza elektronikoaren bidez (horretarako beharrezkoa izango da BAKQa izatea)
2.Telefono bidez, kultur etxeetan eta zentro zibikoetan
3.Telefono bidez 010era deituz (doako deia). 944789200 telefono zenbakia Barakaldotik kanpo deituz gero
4.Aurrez aurrekoa zentro zibiko eta kultur etxeetan
Urtean zehar Berbalagunek aukera eskaintzen du euskara erabiltzeko, hizkuntza-ohiturak indartzeko eta harreman berriak sortzeko. Jai hau, hain zuzen ere, egitasmo horren emaitza eta ospakizuna izango da: euskaraz bizitzeko eta partekatzeko gune irekia, hurbila eta atsegina.
Ekitaldian musika, janaria, edaria eta hainbat sorpresa izango dira. Baina, batez ere, euskararen inguruan elkartzeko eta une atseginak partekatzeko aukera izango da. Berbalaguneko partaideak ez ezik, euskararekiko interesa duen edozein lagun ere gonbidatuta dago.
Animatu eta etorri ikasturtea giro onean agurtzera.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: 678 626 567
Euskara zu zara! Zatoz eta gozatu euskaraz!
𝗘𝘂𝘀𝗸𝗮𝗹 𝗱𝗮𝗻𝘁𝘇𝗮𝗸 𝗶𝗸𝗮𝘀𝗶 𝗻𝗮𝗵𝗶 𝗱𝗶𝘁𝘂𝘇𝘂? 𝗛𝗮𝘂 𝗱𝗮 𝘇𝘂𝗿𝗲 𝗮𝘂𝗸𝗲𝗿𝗮!
Aurten ostera ere LLanoko jai batzordekoek, SASIBURU elkartearen eta Barakaldoko AEK-aren laguntzaz 10. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin.
#Laguntasuna #dantzaplaza