"DEIADARRA" LIBURU-AURKEZPENA.
Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea. Bere mendien artetik, oihu atsekabetu baten oihartzuna entzun daiteke. Belaunaldiz belaunaldi, apurka-apurka, itzaltzen doan arrangura bihotz-erdiragarria. Zentzumenak adi eta bihotza zabalik bertaratzen denak aditu ahalko du: “Ez gaitzazue ahantzi!”.
Kontakizun hau, beti desagertzeko zorian zirudien arren, garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620), euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.
Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Erromatarren testuek bidea emango diote gure ibilbideari, hauexek baitira, K.a. I. mendean, baskoiak historia idatzian kokatu zituzten lehenak. Haien ondotik, orotariko aurkariei eta denboraren higadura gupidagabeari eutsi zien euskararen herriak. Bisigodo, franko eta musulmanen artean lehenik, eta Iruñeko erresumaren inguruan sortuko ziren erresuma berrien artean gerora, osatzen joan zen baskoien izaera menderakaitza.
Denetarik ikusi eta pairatu egin dute Pirinioen mendebaldeko biztanleek mendez mende: aliantzak, etsaitasunak, gerrak, erresuma baten eraketa, burujabetzaren galera eta berreskurapena, anaien arteko erailketak, erbestealdiak… Gertakari hauetan guztietan marrazki koloretsu eta landuen bitartez murgilduko gara Deiadarra liburuan.

NOIZ: AZAROAREN 19AN,OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 19:15EAN.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina