2018-05-29

UDAN ERE EUSKARAZ!

   Dagoeneko zabalik dago Barakaldoko udako mintzataldeetan apuntatzeko epea. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, Barakaldoko AEK, Hizkuntza Eskola eta Udal Euskaltegian izena eman dezakezu edo 678 626 567 telefonora deituta zein barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzita, zuzenean jarriko zara harremanetan dinamizatzailearekin. 
 
Modu berean, gororarazi nahi dizuegu, aurten, lehen aldiz, berbalagun talde bat ateratzeko asmotan gabiltzala non eta Nojan. Horri buruzko informazio gehiago esteka honetan: 
 
 
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!   
 
Telefonoa: 678 626 567

Izena emateko azken eguna: ekainaren 15a