2022-03-04

Zientzia tailer dibertigarria

Sasiburu elkarteko kideok helduentzako zientzia tailer dibertigarria antolatu dugu.

🤯Jakin badakigu zientzia zerbait aspergarritzat hartu izan dela, baina aurreiritzi horri buelta emango diogu tailertxo honekin! 

👩‍🔬Hamaika esperimentu egingo ditugu: zubi bereziak ezagutu, 3D-ko egiturak zotzekin, arrautzaren "egonkortasuna",termodinamika esperimentua, kea eskuetan, suziriak ur azpian, etab.

Animatu eta eman izena!

🗓️Martxoak 17, osteguna
🕡18:30ean
📍Gurutzetako kultur etxea
📝info@sasiburu.eus
 

 

2022-02-28

Sasibururen 30. urteurrena - Barakaldoko euskaldunon jaia

 🟠ADI euskaltzale!🟠
Aurten gure elkartearen 30. urteurrena da eta ospatzeko "Barakaldoko euskaldunon jaia" antolatzen ari gara herriko beste eragileekin batera.

🗓️Maiatzak 28, larunbata
📍San Bizente auzoa

📢Gorde data!