2013-04-25

BARRETERAPIA IKASTAROA

Maiatzean zehar SASIBURU elkartekoek euskarazko jarduera gehiago antolatu dugu.Geure webgune honetan beti bezala geure ekitaldien berri ematen dizuegu.
Kasu honetan BARRETERAPIA ikastaroari buruzko nondik norakoakaurkeztu nahi dizkizuegu. Ikastaroa hau maiatzaren 7an eta 14an (bi asteartetan) izango dugu arratsaldeko 19:15etatik 20:30ak arte.
Ikastaro honetarako dauzkagun plazak mugatuak dira, beraz interesatua egotekotan ahalik eta lasterren eman zeure izena AEK-ko euskaltegian edo geure posta elektoniko honetan:

sasiburu@gmail.com



DENBORAREN KORAPILOAK ANTZEZLANA


MAIATZAREN 9an, Osteguna
Arratseko 19:30ean
San Bizenteko Kultur Etxean

Sasiburu elkartekoek beste zenbait jarduera antolatu dugu BARRETERAPIA tailerra eta DENBORAREN KORAPILOAK antzezlanak besteak beste.Oraingo honetan Mikel Martinezen antzezlan honi buruz arituko gatzaizkizue:
Stanislaw Lem-en idazlan baten egokipena Mikel Martinez-ek “kontatua”:
Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak, zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidai luze eta bakarti horietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Honen ondorioz istilu harri-barregarri batzuk sortuko dira zenbait egunetako Tichyren NI-ren artean.
Beraz, aukera paregabea duzue euskaraz tarte dibertigarria pasatzeko datorren maiatzaren 9an, osteguna, arratsaldeko 7,30etan  Clara Campoamor kultur etxean (San Bizenten).

Anima zaitezte eta etorri!!