2022-07-01

IRAKURZALE KLUBA. EDORTA JIMENEZ IDAZLEA


Barakaldoko Irakurzale Kluba urriaren 4an elkartuko da, 19:30ean, Clara Campoamor Kutur Etxean, Edorta Jimenezen "Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua" liburuaz berba egiteko.

 Izena eman nahi baduzu, 678 626 567 telefonora dei dezakezu edo barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatz dezakezu.

NOIZ: URRIAK-4, 19:30ean.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTU ETXEAN.


-- 

2022-06-29

2022ko Barakaldoko jaien pregoilariak!

Dakizuenez, aurten gure 30. urteurrena ospatzen gaude eta urte guzti hauetan egindako lana goraipatzeko Barakaldoko jaien pregoilariak izateko aukeratuak izan gara. 

Poz handiz hartu dugu berria eta herriko euskaltzale guztiekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, uztailaren 9an egingo den kuadrilen jaitsiera eta pregoia gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ez ahaztu zure euskararen aldeko kamiseta edo banderola!

Bestetik, uztailaren 14an Asier Kidamen eskutik magia-poteoa egingo dugula aurreratzen dizuegu.

Animatu, euskaraz bizitzera goaz!

2022-06-26

UDA HONETAN BERBALAGUN BARAKALDON

 

Uda honetan euskaraz mintzatu nahi baduzu, aukera ezin hobea daukazu Barakaldoko berbalagunekin.

 Eman izena: 678 626 567 telefonora deituz.

 barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz.