2016-04-28

"Historioak eta istorioak.Barakaldo" HITZALDIAK

  
Ba al zenekien XIX. mendeko garapen industriala baino lehenago Barakaldo herri euskalduna zela?hots, euskara zela hizkuntza nagusia Barakaldoko auzo askotan.

Geure herriaren  historian eta hizkuntzan funtsezko gertaera bat, On Tello Trastamarako Bizkaiko Kontearen eskutik heldu zen. Barakaldori 1366ko apirilaren 14an Forua eman zionez geroztik, eta 1876an Foru Zaharrak indargabetu arte, Uribe Merindadearen parte izan zen.
Merindadeko gainontzeko herrien bizilagunekin izandako harreman estua oinarrizkoa izan zen euskararen erabileran eta ezagutzan.



Barakaldoko historian bi mugarri  hauen urteurrenak aurtengo apirilean beteko dira:

v   Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena

v   Uriarte Frantzizkartarrak Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. (euskalkien mapa osatzeko)
 
Kultura-ekitaldi ziklo honetan lau hitzaldi ezberdin proposatzen ditugu. Laurok zerikusi zuzena dute bi jazoerekin eta jakinmina betetzeko aukera paregabea izango da.Hitzaldi gzutiak Clara Campoamor kultur etxean (San Bizneteko kultur etxea) izango dira.


1.saioa

Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena eta Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. Barakaldoko historia laburrean azalduta eta gertakari hauek kokatzea.

HIZLARIA: Mitxel Olabuenaga. Historia irakaslea /  Ezagutu Barakaldo programaren egilea

MAIATZAK 3, asteartea arratsaldeko 19:00etan

Gaztelaniaz


2.saioa

Barakaldoko Euskal Toponimia.

HIZLARIAK: Goio  Bañales. Arte ederretan Lizentziaduna. Marrazketa irakaslea

                        Mikel Gorrotxategi. Euskaltzaindiako Onomastika Zerbitzuaren arduraduna



3.saioa

Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren historia. Liburuaren aurkezpena eta solasaldia

HIZLARIA: David Anaut Peña. Euskara Teknikaria. Nafarroako Foru Legebiltzarkidea

MAIATZAK 25, asteazkena arratsaldeko 19:00etan

Euskaraz


4.saioa

Euskara eta Barakaldo XX. mendetik gaur egun arte.

HIZLARIA: Txeru Gartzia Izagirre

EKAINAK 7, asteartea arratsaldeko 19:00etan


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!