Ba
al zenekien XIX. mendeko garapen industriala baino lehenago Barakaldo herri
euskalduna zela?hots, euskara zela hizkuntza nagusia Barakaldoko auzo askotan.
Geure herriaren historian eta
hizkuntzan funtsezko gertaera bat, On Tello Trastamarako Bizkaiko Kontearen
eskutik heldu zen. Barakaldori 1366ko apirilaren 14an Forua eman zionez
geroztik, eta 1876an Foru Zaharrak indargabetu arte, Uribe Merindadearen parte
izan zen.
Merindadeko gainontzeko herrien bizilagunekin izandako harreman estua
oinarrizkoa izan zen euskararen erabileran eta ezagutzan.
Barakaldoko historian bi mugarri hauen urteurrenak aurtengo apirilean beteko
dira:
v
Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena
v
Uriarte Frantzizkartarrak Luis Luciano Bonaparteri
bidalitako gutunaren 150. urteurrena. (euskalkien mapa osatzeko)
Kultura-ekitaldi ziklo honetan lau hitzaldi ezberdin proposatzen ditugu.
Laurok zerikusi zuzena dute bi jazoerekin eta jakinmina betetzeko aukera
paregabea izango da.Hitzaldi gzutiak Clara Campoamor kultur etxean (San Bizneteko kultur etxea) izango dira.
1.saioa
Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena
eta Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. Barakaldoko
historia laburrean azalduta eta gertakari hauek kokatzea.
HIZLARIA: Mitxel Olabuenaga. Historia irakaslea / Ezagutu Barakaldo programaren egilea
MAIATZAK 3, asteartea arratsaldeko 19:00etan
Gaztelaniaz
2.saioa
Barakaldoko Euskal Toponimia.
HIZLARIAK: Goio Bañales. Arte ederretan Lizentziaduna.
Marrazketa irakaslea
Mikel
Gorrotxategi. Euskaltzaindiako
Onomastika Zerbitzuaren arduraduna
3.saioa
Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza
zapalkuntzaren historia. Liburuaren aurkezpena eta solasaldia
HIZLARIA: David Anaut Peña. Euskara Teknikaria. Nafarroako Foru Legebiltzarkidea
MAIATZAK 25, asteazkena arratsaldeko 19:00etan
Euskaraz
4.saioa
Euskara eta Barakaldo XX. mendetik gaur
egun arte.
HIZLARIA: Txeru Gartzia Izagirre
EKAINAK 7, asteartea arratsaldeko 19:00etan
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina