Kontseiluak manifestaziorako deia zabaldu du abenduaren 1erako “Euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Ibilaldia Donostiako kaleetatik
abiatuko da 17:00etan, eta Euskararen Nazioarteko Eguna hurbil egongo
dela kontuan harturik, izugarrizko jendetza biltzea espero dugu.
Zeuk ere parte hartu dezakezu eta horretarako Barakaldoko AEK euskaltegian izena
eman dezakezu azaroaren 30era arte. Barakaldoko AEK-k eta Sasiburu elkarteen artean Donostiara joateko autobus bat antolatu dugu eta. Autobusa goizeko 11:30ean
aterako da Barakaldotik ( epaitegiaren ondoko geltokian
lotuko gara), eta itzulera ordua 19:00etan izango da.
HATOR GUREKIN!!
EUSKARAZ BIZI!!
2012-11-10
"Euskaraz bizi nahi dugu" ekitaldia
2012-11-08
Laguntasuneko mintegiko hitzaldiak
LAGUNTASUNA Kultur
Elkartetik mintegi bat antolatu du Dantza Tradizionaleko
Monitoreen prestakuntza areagotzeko.
Mintegiaren Gaia: Ume Eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean
Bi hitzaldiz osatuta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da.
Hitzaldiak honako hauek izango dira:
Azaroak 12, astelehena, 19:30-etan. CLAUDE IRURETAGOIENAk, (Maritzuli Konpainia - Baiona). (Gazteleraz)
Azaroak 19, astelehena, 19:30-etan. MIKEL DIAZek, (Amaiur Taldea - Iruñea). (Euskaraz)
Sarrera dohainik izango da eta egiaztagiria jaso daiteke hitzaldi bietara joanez gero (lehenengoan eskatu).

Ginkanako jaia Azaroaren 30ean
Euskararen Ginkanako antolatzaileok joko honekin bilatzen genuen helburuetako bat, Barakaldarron artean euskararen erabilera sustatzea zen. Zoritxarrez, jokoaren hartu-eman gehienak idatziz izan dira eta horregatik, azaroaren 30ean, arratsaldeko zortziretan, hurbildu nahi duzuen jokalari guztioi elkar ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ziur hainbeste frogaren ondoren hamaika kontu izango ditugula hitz egiteko... eta nola ez, euskaraz!
Jai txiki bat ospatuko dugu eta sari banaketa bertan egingo dugu. Egia esan, ginkana hurrengo astean bukatuko da baina jai egunak direla eta, egun horretan biltzea erabaki dugu. Ordurako batek baino gehiagok ibilbidea bukatua izango du eta sariak banatu ahal izango ditugu. Festara zatozten jokalarien artean, Euskaraz Bizi Nahi Dut lau kamiseta ere zozketatuko ditugu
NOIZ? Azaroaren 30ean (ostirala), 20:00retan
NON? Dantzari tabernan (Barakaldoko Hizkuntza Eskola ondoan dago)
NOR? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, Sasiburuko kideak, lagunak...
ZER? Musika, janari pizkat eta giro euskalduna :-)
ETORRI BEHAR ZARA!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)