Barakaldoko berbalagunek, Natur Gelari esker, tailer dibertigarri eta interesgarria egingo dute urtea bukatzeko. Abenduaren 22an, 15:15ean, Natur Gelan bertan elkartuko dira paperezko koadroak egiteko.
Une atsegin eta polit bat igaro nahi baduzu izena eman dezakezu abenduaren 21a izan aurretik 678 626 567 telefonora deituz edota barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz.
Bestalde, Gabonaldia gertu daukagu, eta ez badakizu zer oparitu zeure gertukoei edo lagunei.Geuk aukera aparta eskaintzen dizuegu sos gehiegi gastatu gabe.
SASIBURU elkartekook beste poltsa sorta bat jarri dugu salgai. Oraingoan bakarrik BARAKALDOKO AEK-koeuskaltegian dauzkazue betiko salneurrian.
Lau kolore hauetakoak ditugu salgai: gorria, more argia, urdina, turkesa.
Barakaldoko gurasolagunek 2021 urteari gogo eta ilusioz helduko diote euskara lau haizeetara zabaltzeko. Guraso euskalduna bazara eta familia gehiago ezagutu nahi badituzu euskaraz aritzeko, hauxe da zure aukera.
NOLA EGINGO DUGU?
Toki irekietan elkartuko gara.
Talde txikietan
Talde bakoitzaren maiztasun eta topalekua taldeak berak erabakiko du
Atzo HALADZIPOelkarteko lagunek azken urteotan EUSKARAREN EGUNA ospatzeko itzelezko ikuskizuna eman ziguten streamingen bitartez EUSKARAREN ONDAREAK 2020.
Zuzenean ikusteko aukera izan ez zenituenok, hementxe berton ikusgai duzue:
EZIN DUZUE GALDU!
SASIBURU SARIA 2020
Azken urteotan legez, Sasiburu Euskaldunon Elkartetiketa Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzutik, gure herrian euskara sustatu, suspertu eta erabiltzeagatik lan egin duen pertsona, elkarte edo saltokia saritu nahi dugu.
Aurten, 2020an, Barakaldoko merkataritzan urtetan euskararen alde eta euskaraz lan egin duen Fasprint inprimategia saritzea erabaki dugu.
Gure herrian arnasgune bakarrenetarikoa izan zarete urteetan, konpromisoz eta ilusioz. Barakaldoko euskaldunak beti irribarre batekin hurbildu gara Fasprintera eta hori zeozergatik da, euskara eta euskal kulturaren aldeko bizitza osoko lan nekaezinagatik.
Datorren abenduaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO ANTZOKIAn euskarazko komedia dibertigarria ikusteko aukera izango dugu.
Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…
"Zure euskara polita da" kanpaina oso arrakastatsua izaten ari da eta horrek poltsen stock haustura eragin du. Baina ez zaitez kezkatu! SASIBURU elkartekook beste poltsa sorta bat jarri dugu salgai. Oraingoan bakarrik BARAKALDOKO AEK-koeuskaltegian dauzkazue betiko salneurrian (10 euro).
Eskerrik asko kaleak kolorez eta euskaraz betetzeagatik!
BARARAKALDOKO BERBALAGUNEKOEK beste jarduera interesgarri bat antolatu dute.CIHMAko langileei esker Barakaldoren historia hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Anima zaitez eta etor zaitez gurekin!
Datorren larunbatean, azaroak-28, arratsaldeko 19.00etan «7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak» antzezlan ikusteko aukera izango dugu Barakaldo antzokian.
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?
Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki barri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidabakoa....
Komedia, satira eta sarkasmoaren mintzairaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi doguna, agerian geratuko da.
Antzezleak: Mirian K. Martxante, Estibaliz Villa, Aiora Sedano
SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du EUSKARALDIA berotzen hasteko.OraingoanTARTEANantzerki taldekoBIBA VOIantzezlana ikusteko parada izango dugu.
EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com
Pandemia dela eta, izena ematen duzuenok hogei minutu arinago etortzea eskatzen dizuegu. Bestela sarrera librea izango da okupatu ez diren lekuetan (antzezlana hasi baino 10 minutu lehenago aforoa bete arte).
AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez
NOIZ: AZAROAREN 18an, ASTEAZKENA, 19.30ean.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
DOHAINIK!! AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.
ANIMA ZAITEZ!!
ADI EGON! AFOROA OSO MUGATUA DA.
Dario
Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan
erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta,
denak dramatizatuta.
SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du. OraingoanTARTEANantzerki taldekoBIBA VOIantzezlana ikusteko parada izango dugu.
Dario Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta, denak dramatizatuta.
Erabilitako antzezlanak eta itzultzaileak: Misterio Bufo Lazaroren Berpizketa (Patxo Telleria) Eroa eta Heroia (Josemari Carrere) Franca Rameren bakarrizketak Andrea bere bakardadean (Mikel Martinez) Andre guztiok daukagu historia bera (Xabi Paia) Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin) Pistolaren Begi Zuri beltzak (Jon Aurre) Adan eta Eva (Jose Ramón Urrutxua “Utretx”)
Ikuskizunaren alde dokumentalista eta pedagogikoa: Ikuskizuna, teatrala izateaz aparte, pedagogikoa ere bada, antzezten diren lanak, eta egileak beraiek, aurkezten eta azaltzen direlako bertan: Dario eta Francaren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizarte eta bizitzarekiko konpromisoa…
Biba Voi! ANTZEZLANA
Dario Fo eta Franca Rameren antzerkia
AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez
NOIZ: AZAROAREN 18an, ASTEAZKENA, 19.30ean.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
DOHAINIK!! AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.
Barakaldo Antzokiak 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana antolatu du gaurko.
"Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako.
Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa.
Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira"
Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.
Beltza betiko saskia izango da, 55€ren truke jaso ahal izango da.
Berdea 65€tan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua.
Saski zuriak —berezia— 75€ko balioa izango du; gabonetako saski baten
tankerakoa izango du, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz.