Euskarazetamol
azaroak 29tik 30ra
INFORMAZIOA TALDE ARTISTIKOA BIDEOAK AUDIOA ARGAZKIAK BEHERA KARGATZEAK WEB
Mikel Martinez eta Patxo Telleria hainbat konpainiatan, zineman, telebistan eta abarretan lan ugari egiteaz gain, urte asko daramatzate benetako “antzerki bikote” izaten. Obra asko ekoitzi eta antzeztu dituzte; besteak beste, Marxkarada, Munstro Sakratuak, Kontenedore baten Istorioak, Poema mĂșltiple con avestruz, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larru Haizetara.
Denborarekin, beren estiloa sortu dute eta askotariko iturrietatik edaten dute (¿Los hermanos Marx, Ionesco,… Mihura?). Beren kaligrafia propioa dute, ordea: bi aktore/pertsonaia burugabe eta ahohandiren arteko elkarrizketa garratz eta ironikoetan oinarritutako lanak.
Euskarazetamol izeneko “Ez Dok Hiru”ren azken ekoizpenak “Bikoteatroa”ren estiloko osagai guztiak ditu.
Azaroaren 29an eta 30ean, emanaldi guztiak euskaraz eskainiko dira.
Hitzartutako taldeak: 7 euro
Paradisua: 6 euro
1h.15'
Teatro Arriaga Antzokia