2019-05-10


ERNE!! LITERATUR TXANGOA BERTAN BEHERA UTZI DUGU!!

ALBERTO INURRATEGI. HITZALDI-DIAPORAMA



NOIZ: MAIATZAREN 15, ASTEAZKENA, 19:30EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA ( CLARA CAMPOAMOR).

........................................................................................................................
LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ  idazlearekin.

Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, Gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.

NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.

Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)

Eman izena:  sasiburu@gmail.com

BARAKALDOKO MINTZODROMOA


   
    Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. Bi txanda izango dituzte aukeran: 10:00etan eta 18:30ean

   Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin:

 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatziz.

2019-05-06

HERRI URRATSERAKO AUTOBUSA



GAZTE BUSA: BARAKALDO - HERRI URRATS SENPERE

Eguna: maiatzak 12

Ordua: 09:30 etan. Landeta kaletik 

Izulera: ( Senperetik) : 18:00etan

APUNTATZEKO: GAZTE BULEGOAN

Prezioa: Barakaldarrek 5,34 € / beste udalerrietakoek 8,55 €