2008-12-02

I Futbito Txapelketa


Joan den zapatuan Euskara Elkarteen I Futbito Txapelketa ospatu zen Barakaldon, Beurko institutuan hain zuzen ere. Bertan Lizardi mintza taldeak, Berbaizu euskara elkarteak eta Sasiburu euskara elkarteak parte hartu zuten.
Garaipena Berbaizu taldeko kideek eraman zuten baina garrantzitsuena bertaraturiko guztiek igarotako arratsalde atsegina izan da, dudarik gabe.
Hurrengoan, baietz talde gehiago!

2008-11-13

ADAXKAK: Azaroako egutegia


ADAXKAK aisi taldeak azaroako egitaraua jarri du euskaltzale guztion esku, gaztetxoenei ere, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera emateko.


AZAROAK 15: Broma Jolasak. Udalekuetan bezala, barrez lehertzeko!

AZAROAK 22: Musikoterapia. Musikarekin gozatu, dantzatu eta dibertitzeko!

AZAROAK 29: Zentzumenekin jolasean.

Ibarrakaldu dantza taldearen egoitzan, larunbatero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte

HITZORDUAK

Azkenean berba laguneko hitzorduak hauetxek dira:

Asteazkenean, 19:30, San Bizenteko kultur etxean.

Ostegunean, 19:30 Dastaleku tabernan, San Bizenteko elizaren atzean.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue edo izena eman nahi baduzue idatzi berbaraka@hotmail.com helbidera edo mezua utzi 638 47 66 05 sakelakoan

Eskerrik asko

2008-11-11

Ander Lipus Barakaldon



Ander Lipusek Hala Mintzatu zen Zappatrusta antzezlana eskaini zuen joan den azaroaren 10ean, astelehena.
Hasiera batean Barakaldoko lagunak zertxobait izutu bagintuen ere, arratsalde ederra pasa genuen berarekin batera.
Laster beste ikuskizun berri bat!

Berba Lagun eta talde berriak martxan


Azaroaren 10ean SASIBURUk Berbaraka egitasmoaren aurkezpena egin zuen San Bizenteko kultur etxean, Barakaldon. Taldeen hurrengo hitzordua laster jakinaraziko dizuegu. Momentuz, adi egon gure berriei!

2008-10-25

BIZIKLETA IRTEERA: SESTAO- GETXO




Hurrengo Azaroaren 1ean Barakaldo eta Sestaoko berbalagunak bizikleta irteera berria antolatu dute : Sestao- Getxo.

Hitzordua:
10:45 etan kasko plazan, Sestaon, metro irteeraren ondoan.
Ibilbidea: Sestao-Getxo bizikletaz. Jendea gogotsu badabil Sopelaraino hurbiltzeko aukera ere egon badago.
Nahi duenak otartekoa eraman dezala.

Xuabe-xuabe joango gara beraz, ez izan beldurrik!!!

Gogoratu haizea edo euria egin ezean bilduko garela!

Hurrengo astera arte!

ONGI ETORRI BERBA LAGUNera!!

Kaixo lagunok!!

Sasiburuko berbaraka taldea abian dago berriro ere...horretarako, hurrengo azaroaren 10ean egitasmoaren aurkezpena egingo dugu San Bizenteko kultur etxean arratsaldeko 6etan.

Matrikulazio kanpaina irekita dago interesa duten guztiek izena emateko. Datuak berbaraka@hotmail.com helbidera bidal ditzakezue edo AEK, Udal euskaltegia eta Hizkuntza Eskolan matrikulazio fitxak ere jaso ditzakezue.
Anima zaitezte!

2008-10-06

Patinaje ikastaroa eta beste


Deustuko Berbaizu euskara elkarteak nobedade ugari dakartza urrirako. Alde batetik blog ikastaroa eskainiko du eta beste alde batetik, aste honetan bertan martxan jarriko den patinaje ikastaroa ere.
Informazio osagarria www.berbaizu.org web gunean eskuragarri duzue.

ARTE ESZENIKOEN EGITARAUA FAMILIAKO KIDE GUZTIENTZAT



Aspaldiko partez Barakaldoko udalak haurrei zuzenduriko euskara hutsezko programazio berria dakarkigu. Hala, urritik abendura bitartean haurrei zuzenduriko euskarazko eskaintza berria aurkeztu du. Eskaintza 5 urtetik 11 urte bitarteko umeei eta berauen senideei zuzendurik dago. HItzordua larunbatero izango da, arratsaldeko seietatik aurrera Barakaldoko kultur etxeetan.
Egitaraua mezuari atxikirik doakizue.

2008-09-18

Irteera: LEA ARTIBAI ondoko bidea.



Hurrengo irailaren 27an EGIZU Getxoko euskara elkarteak irteera berria antolatu dut Lea Artibaiko ondoko bidera.

Goizeko 9:00etan geratuko gara Telletxeko metro sarreran, metroa eta bizkaibusa hartuta joango gara Munitibarrera, handik 22,3 km-ko ibilbidea egingo dugu Lekeitiora. Bideko tabernaren batean bazkalduko dugu. Gogoz bazabiltza deitu (619 935 541) edo idatzi (egizugetxo@gmail.com), betiko moduan.

Berbalagunon MENDI taldea zabalik dago, edozeinek har dezake parte, eta lagunen bat engainatu ahal duzu lehenengo egunean bakarrik ez etortzeko

2008-09-07

7 KALEAK BERTSOTAN

Datorren irailaren 13rako 7 KALEAK BERTSOTAN antolatu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, kalerik kale Bizkaiko Bertso Zaharrak abesteko.
Kalejira berezi hau 12:00etan hasiko da Santiago plazan.
Erdu zeu be!!!!!!!!!

2008-07-22

EUSKARRI. Barakaldoko Euskaldunon Aldizkariaren zenbaki berri


Zenbaki berri honetan Barakaldo eta euskalgintzari buruzko afera desberdinak topatu ahal izango dituzue, besteak beste, Getxon ospatu zen Mintza Egunari buruzko kronika laburra, "Barakaldo Naturala" lagunei eginiko elkarrizketa zabala, Sagardole musika talde bakaraldarra, iritzi artikuluak, denborapasak, kultur agenda...dena, EUSKARAZ!.
Irakur ezazu hemen

Gazteguna Trapagaranen


Trapagarango II. Gazte Eguna euskal kulturan oinarrituriko jai bat da. Euskal nortasuna bizitzeko sorturiko festa eguna. Herriari euskal kulturaren aberastasuna erakutsi nahi zaio. Tradizioak erakutsiz, berrikuntzak ekarriz, ohitura berriak sortuz eta asmatuz. Jai honetan merkatari, taberna, ikastola eta dantza taldeek hartzen dute parte, besteak beste.
Egitaraua:
11:30- Jaitsiera Zaratatsua. Funikularretik
12:45- Mezua irakurri eta Bertsolariak
13:00- Herri Kurol Apustua ( Arratia, Trapagaran). Arkotxa plazan.
13:30- Mutxiko+ fandango+ larrain dantza
14:30- Herri bazkaria
18:00- Poteoa. Animazioak Oxabi txaranga eta Lapurdiko dantza taldea
22:00- Kontzertuak: burdin Musik maketa lehiaketak oirabazlea+ MALLACAN+ ESNE BELTZA+ JOXPA erromeria.
Goizeko lauretatik aurrera DJ BERTSO txosnan.

2008-07-01

Asteburu naturala

Kaixo lagunok, hona hemen asteburu honetarako plan interesgarri berri bat:
Barakaldo Naturalak interes arkeologiko eta geologikoko martxa gidatua abiaraziko du uztailaren 5ean, larunbata. Gurutzetako Plazan bilduko gara goizeko 8:30ean. Arroletzako harrespilaPeñas Blancas-ko lapiazak eta Tellituko aztarnategiak eta kobazuloak bisitatuko ditugu, ibilaldia 14:00etan Mespelerrekan bukatzeko. Komenigarria da arropa zein oinetako erosoak eta ura edo freskagarriak eramatea.
Datorren hilabetera begira, hainbat irteera antolatzeko asmoa daukate plataformako kideek. Pertsona guztientzat pentsatuta, familia edo lagunekin Barakaldoko gune naturalak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea. Apunta zaitez!
Kontaktua: 667936126 - barakaldonaturala@gmail.com

2008-06-16

Hartu txirrindula!!!

Hurrengo ekainaren 21-22an Plazaolara joango gara Sasiburu eta Getxoko euskara elkarteko lagun batzuk bizikletaz ibiltzera, bertako bide berdetik.

Printzipioz zapatuan abiatuko gara, alokaturiko furgoneta batean bizikletak sartu ( bestela bertan bizikletak alokatzeko aukera ere badago) eta ibilaldia egingo dugu bizikletaz. Ibilaldi lasaia da Lekunberri eta Lesaka inguruan egongo gara, jende guztiak egiteko modukoa.

Domekan kobazulo bat bisitatzeko aukera dago; bestela, bizikletan beste ibilaldi laburtxoagoak ere egin daitezke. Ondoren, buelta etxera.

30 € izango dira afaria, lo, gosaria eta bisita Astitzeko kobazuloetan.
Kideok autoz joango gara eta prezioari beraz, gasolina gehitu behako litzaioke ( auto batean lau lagun badatoz,, bada, hamarna euro edo)
-------------------------------------------
ANima zaitezte!!!

2008-06-12

Mintza eguneko egitaraua eta mapak

Handitzeko klik egin argazkiaren gainean!

BERTSOLARITZA - HIPHOP


"BARAKALDO ERROMERIAN 2008"

LAGUNTASUNA Taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko dugu.
EGUNA: 2.008ko Ekainak 14 (Hilaren bigarren Larunbata)
LEKUA: San Bizenteko Plaza
ORDUA: Arratsaldeko 20:00-etan

Anima zaitez eta etorri gurekin dantza egitera!!!

2008-06-10

Pirinioetako zeharkaldia: Néouvielle


Uztailaren 4-5-6an "Néouviellera" joango gara zeharkaldia egiteko asmoz. Larunbateko zein igandeko ibilaldietan motxila txiki bat baino ez dugu beharko eguneko bazkaria eramateko. Autobusa aterpeetaraino ailegatuko denez, poltsa handiak (lo-zaku mehea, aldatzeko jantziak,...) ez ditugu bizkarrean eraman beharko.

Egunak: Uztailaren 4, 5 eta 6a.
Irteteko ordua: Uztailaren 4an (ostirala) arrastiko 18:30etan, Bilboko San Nikolas elizaren aurrean.
Aterpeak: Baréges eta refuge d'Orédon.
Prezioa: 60 € (Autobusa, aterpeak, bi gosariak eta afari bat barne). Izena eman hemen
Ordaintzeko epea: Ekainaren 25era arte. Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489
Gehienez 35 leku daukagu.
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila

2008-06-03

Euskal musikaren jaia

Urtero legez, HALA DZIPOk Euskal Musikaren Jaia antolatuko du.Bertan, adin guztietako musikari zein abeslari parte-hartuko dute. Hauetaz gain, zanpantzarrak, erraldoiak eta dantzariak ere kaleratuko dira.Beraz, Ekainaren 7an Barakaldoko San Bizenteko Parkean Euskal Musikaz gozatzeko aukera izango duzue.

2008-05-09

"BARAKALDO ERROMERIAN 2008"

LAGUNTASUNA Taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko dugu.
EGUNA: 2.008ko Maiatzak 10 (Hilaren bigarren Larunbata)
LEKUA: San Bizenteko Plaza
ORDUA: Arratsaldeko 20:00-etan

Anima zaitez eta etorri gurekin dantza egitera!!!

2008-05-08

ENKARTERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2008


ENKARTERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2008


Maiatzak 31

SODUPEko Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan

dohako sarrera
Bertsolariak:

Aitor Arrutia
Ion Barrocal
Aingeru Basterretxea
Jokin Castaños
Jon Martinez
Mikel Petuya

Gai jartzailea: Argiñe Gonzalez

2008-04-25

Pailazoak Santurtzin


KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER

Apirilaren 26an, larunbata
Santurtziko J.J. Mendizabal Enparantzan
19:00etan

Txotxongiloak

ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARRO
(Musika-antzerkia txotxongileokin)
Apirilaren 25ean
Santurtziko J.J. Mendizabal Enparantzan
19:00etan
Antolatzailea: SKA

2008-04-24

Ume eta nagusientzat



Apirilak 27

11:30etan MURAL MARGOKETA

12:00etan HAUR PARKEA GAZTELU PUZGARRIAREKIN

13:00etan ESKUALDEKO BERTSOLARIEK SAIOA EGINGO DUTE.

Beurko-Bagatza ere
euskararen alde !!!

2008-04-23

Dantzari eta musikari jaia

Dantzari eta Musikari Jaia

Apirilak 26

13:00 Dantzaldia plazan

15:00 Herri Bazkaria

… eta ostean Musikarien emanaldia

Partehartzaileak
Ibarra-kaldu, Gaztedi, Berriztasuna,, Erreka-ortu, Laguntasuna, Amaia, Lutxanako Dultzaineroak, Eusko Lorak, Hala Dzippo…

2008-04-21

Euskal selezioa hitzaldia


Euskal selekzio
ofizialen aldeko
Hitzaldia

Asteazkena 23
19:30etan
Arrano Tabernan ( Herrikon )





2008-04-20

Bertso afaria Ibarra-kaldun






Bertso Afaria




Xabier PAIA
Sustrai Colina

Apirilak 25


22:00etan
Ibarra-kaldun



Izena Emateko (apirilaren 22rarte):
Argalario Taberna
Arrano BeltzaTaberna

Euskal Astea Bagatzan

Handitzeko klikatu irudiaren gainean

2008-04-17

Umeentzako berbena


TXORROMORRO
(Haurrentzako berbena)
Apirilaren 20an, igandea
J.J. Mendizabal Enparantzan, 19:00etan

Antolatzailea: SKA

Zinema euskaraz umeentzat

KARRAMARRO UHARTEA (filma)
Apirilaren 20an, igandea
Santurtziko SKA aretoan
Antolatzailea: SKA

Pailazoak Santurtzin

POXPOLO, MOKOLO ETA KONPAINIA
Apirilaren 19an, larunbata

J.J. Mendizabal Enparantzan, 19:00etan
Santurtzi
Antolatzailea: SKA

Haurrentzako berbena


POCO PICO
Haurrentzako Berbena

J.J. Mendizabal Enparantzan 19:00etan
Santurtzi
Antolatzailea: SKA

Zuberoako maskarada


2008-04-16

Umeentzako ekitaldiak



Apirilak 19. munduko jolasak
19 de abril juegos del mundo

Gogoratu larunbatero Ibarra-kalduren lokalean jolasak,, tailerrak,..
Euskaraz ondo pasatu nahi baduzu.....
Etorri adaxkakera!

SESTAOKO BERBALAGUNOK

Apirilaren 18an


TRIKIBERTSO POTEOA
Fredi Paya, Ekaitz Larrazabal eta gu!!
KUETO ESKOLAN
19:00etan



AFARI MUNDIALA (AFARIA ETXETIK EKARRI)
JOLASAK
KANTUAK
PARRANDA
Eta beste askoo! Zelan galduko duzu ba!!

2008-04-12

Ipuin kontalaria Santurtzin


ANTTON IRUSTA
Ipuin kontalaria
Santurtziko Kresala aretoan
Apirilaren 17an (osteguna)
Arratsaldeko 8etan
Antolatzailea:
BAI ESAN