2020-12-11

GURASO LAGUN 2021


Barakaldoko gurasolagunek 2021 urteari gogo eta ilusioz helduko diote euskara lau haizeetara zabaltzeko. Guraso euskalduna bazara eta familia gehiago ezagutu nahi badituzu euskaraz aritzeko, hauxe da zure aukera.

    NOLA EGINGO DUGU?

  • Toki irekietan elkartuko gara.
  • Talde txikietan
  • Talde bakoitzaren maiztasun eta topalekua taldeak berak erabakiko du
  • Segurtasun neurriak beteko dira.


ANIMA ZAITEZTE ETA EMAN IZENA!

678 626 567
barakaldo_berba@aek.eus


2020-12-10

ZURE EUSKARA POLITA DA! POLTSAK SALGAI


 Gabonaldia gertu daukagu, eta ez badakizu zer oparitu zeure gertukoei edo lagunei.Geuk aukera aparta eskaintzen dizuegu sos gehiegi gastatu gabe.

SASIBURU elkartekook beste poltsa sorta bat jarri dugu salgai. Oraingoan bakarrik BARAKALDOKO AEK-ko euskaltegian dauzkazue betiko salneurrian.

Eskerrik asko kaleak kolorez eta euskaraz betetzeagatik!