2012-06-14

Ibarrakaldu dantza elkarteko jaia


Ekainaren 16an, larunbata, Ibarra-kalduren ikasturte amaierako jaia ospatuko dute. Elkarteko dantza talde guztiek hartuko dute parte emanaldi batean, arratsaldeko 18:00etan, Santa Teresa plazan. 
Ondoren, 21:30ean, elkarteko egoitzan afari bat antolatu dute. Izena emateko, Ibarrakalduko bulegora joan zaitezkete.
Prezioa: 12 euro pertsona bakoitzeko.


2012-06-12

Gazta Zati Bat dokumentala Barakaldon

Datorren asteko asteratean, ekainaren 19an, Barakaldoko antzokian  euskarazko film interesgarri bat ikausteko aukera izango dugu:
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da. 
Filma hau  Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean burutu dute. 


ANIMA ZAITEZ!!






Hementxe duzue film honetako trailerra: 
 http://vimeo.com/40230513


NON:  BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
NOIZ: DATORREN ASTEARTEAN, EKAINAREN 19AN, 20:00ETAN.