2012-06-12

Gazta Zati Bat dokumentala Barakaldon

Datorren asteko asteratean, ekainaren 19an, Barakaldoko antzokian  euskarazko film interesgarri bat ikausteko aukera izango dugu:
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da. 
Filma hau  Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean burutu dute. 


ANIMA ZAITEZ!!






Hementxe duzue film honetako trailerra: 
 http://vimeo.com/40230513


NON:  BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
NOIZ: DATORREN ASTEARTEAN, EKAINAREN 19AN, 20:00ETAN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina